Albiste izango dira: Mario Fernandezen heriotza, arrantza kuoten inguruko akordioa eta Siria
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abenduaren 11n, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Mario Fernandezen heriotza: Mario Fernandez (Bilbo, 1943) Kutxabankeko lehen presidentea eta aurreneko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea hil zen atzo, gaixotasun luze baten ondorioz. 2009an, BBKko presidente hautatu zuten. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru aurrezki kutxek bat egin eta 2012an Kutxabank sortu ondoren, erakunde horretako presidente izendatu zuten. Imanol Pradales lehendakariaren arabera, euskal autogobernuaren alde lan egin zuen eta alor ekonomikoan ere pertsona garrantzitsua izan zen, besteak beste, Kutxabank proiektua aurrera ateratzen.
- Arrantza kuoten inguruko akordioa: Europar Batasuneko Arrantza ministroek ituna itxi dute bart arrantza kuoten inguruan. 2025ean txitxarro dezente gehiago eta berdel nabarmen gutxiago harrapatu ahalko dute Kantauri Itsasoan Hego Euskal Herriko arrantzaleek, goizaldean Bruselan itxi duten akordioaren arabera. Orokorrean, baxurako ontziei apur bat igoko dizkiete kuotak hegoaldeko legatza, oilarra eta zapoa arrantzatzeko; nabarmen igoko da txitxarroarena. Alturako ontziei dagokienez (adibidez, Ondarroakoak), nabarmen murriztuko da iparraldeko legatzaren kuota, % 20 inguru.
- Siriako trantsizio gobernua: Aliantza islamiar-jihadistak aukeratu du Mohamed al Bashir Siriako trantsizio gobernuko lehen ministro izateko, Baxar al Asad boteretik kendu ondoren, Siriako hainbat tokitako fakzio armatuen arteko borrokaldiek jarraitzen duten bitartean. Ahmed al Charaa (lehen Abu Mohamed al Jolani bezala ezaguna), Al Asad boteretik kendu duen aliantza islamiar-jihadistaren (HTS, Hayat Tahrir al Sham) buru izan dena, eta Mohamed Ghazi al Jalali Siriako lehen ministro ohia dira Al Bashirrek Siriako puzzle konplexuaren buru izan behar zuela erabaki dutenak.
Zure interesekoa izan daiteke
Baionako auzapez izaten jarraituko du Etchegarayk, Blanco estreinatuko da Biarritzen, Etxaleku Kanbon, eta EH Baiko Horn Bokalen
Orain arteko auzapezek errepikatuko dute Hendaian, Donibane Lohizunen, Azkainen, Maulen eta Beskoitzen. EH Baik Urruña galdu du.
Chivitek, UPNk eta PPk gogor gaitzetsi dute Korrikan ETAren aldeko ikurrak erakustea
Korrika Txantreatik (Iruñea) igaro denean, lekukoa zeramaten bi lagunek ETAko bi presoren argazkiak erakutsi dituzte, eta horrek UPNren, PPren eta Maria Chivite Nafarroako presidentearen haserrea eragin du.
Egiari Zor Fundazioak Pasaiako sarraskiko biktimak omendu ditu, hil zituztenetik 42 urte bete direnean
Estatuko Segurtasun Indarrek Komando Autonomo Antikapitalistetako lau kide hil zituztela 42 urte bete dira gaur, eta horren kariaz Egiari Zor Fundazioak ekitaldia egin du Azpeitian, biktimen jaioterrian, haien lagun eta senideekin batera.
Otxandianok "bakearen ekonomiaren aldeko lidergo politiko sendo baten falta" leporatu dio Pradalesi
Eusko Legebiltzarreko EH Bilduren bozeramaileak kritikatu egin du Mikel Torres Ekonomia sailburuak "armagintza-industria babestu eta garatzearen alde" egin zuela.
Pradalesek Agirreren ondarea aldarrikatu du haren heriotzaren urteurrenean: "Bake gizona, letra larriz"
Lehendakariak Jose Antonio Agirre ekarri du gogora, haren heriotzaren 66. urteurrenean, eta haren balioek nazioarteko egungo testuinguruan duten indarra azpimarratu du.
Abian da udal hauteskundeen bigarren itzulia Ipar Euskal Herriko 11 herritan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.