Txitxarroaren kuota hirukoiztu eta berdelarena % 22 jaitsi du Bruselak 2025ari begira
2025ean Hego Euskal Herriko arrantzaleek harrapatu ahalko dituzten arrain espezieen kuotak adostu dituzte goizaldean Bruselan. Esanguratsuenetarikoa, txitxarroaren kuota % 300-400 igoko dela. Ifrentzuan, berdelaren edota iparraldeko legatzarena % 20 inguru jaitsiko da.
Europar Batasuneko (EB) Arrantza ministroek bart itxi dute ituna. Luis Planas Espainiako Nekazaritza eta Arrantza ministroak agerraldia egin du goizean xehetasunak emateko. Nabarmendu duenez, akordioaren "emaitzak positiboak" dira Kantauri Itsasoko arrantzarentzat. Zuhurrago agertu da Leandro Azkue Eusko Jaurlaritzako Arrantza zuzendaria, eta balorazio "gazi-gozoa" egin du. Izan ere, akordioak mesede egiten dio baxurako flotari, baina kalte, alturakoari.
Ildo beretik mintzatu da Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailea. Eledunak "kezka" agertu du alturako ontzien egoeragatik. Gobernu bileraren osteko agerraldian gaiaz galdetuta, Ubarretxeak erantzun du "susmoa" dutela Espainiako Gobernuak ez ote duen negoziazioetan Mediterraneoko arrantza lehenetsi, Kantauriko arrantzaleen kaltetan.
Igoerak, baxurako flotarentzat
Hori horrela, baxurako ontziei mantendu egingo diete hegoaldeko legatzaren kuota (guztira, 10.953 tona, 2024ko kopuru bertsua), eta igo oilarrarena (4.340 tona, % 16,8 gehiago) eta zapoarena (3.942 tona, % 22,8 gehiago).
Gehien haziko dena txitxarroarena da, kopuruak hirukoiztu eta laukoizteraino —batez ere, azken urteotan kuota ia zeroan egon delako—. Ministroaren arabera, "kopuru garrantzitsuak" harrapatu ahalko dira datorren urtean. Zehazki, 6.719 tona izango dira; "lasaitu ederra", Hego Euskal Herriko arrantzaleentzat.
Antxoaren 2025eko kuota ez dute oraindik zehaztu, zientzialariek espeziearen egoeraren txostena entregatzeke dutelako. Nolanahi ere, espero da egungo 33.000 tonei eustea.
Kaltetuenak berdela harrapatzen dutenak izango dira. Izan ere, espezie horren zaurgarritasun egoera dela eta, % 21,97 jaitsiko dute baimendutako kuota (21.718 tona, guztira).
Alturako ontziak, kaltetuta
Alturako ontziei dagokienez (adibidez, Ondarroakoak), nabarmen murriztuko da iparraldeko legatzaren kuota —Sole Handian harrapatzen dena; Euskal Herrian fresko kontsumitzen den gehiena handik dator—, baina espero zena baino gutxiago (% 30eko beherakada proposatzen zuen Bruselak). Azkenean, % 20 jaitsiko dute. Era berean, behera egingo dute zapoaren (% 1,28), oilarraren (% 8,92) eta bakaladaren ( %5,41) kuotek.
Aurten Mediterraneoko arrantzak eragin ditu buruhauste gehien. Espainiako, Frantziako eta Italiako gobernuak borrokan aritu dira arrasteko flotaren arrantza egunak "ezerezean" gera ez zitezen —urtean 27 egun proposatzen zituen Batzordeak—. Azkenean, neurri jasangarri sorta bat proposatu die Bruselak (besteak beste, harrapatutako arrain motak eta tamainak "aukeratzea") trukean. Betez gero, arrantza egunen kopurua "nabarmen" igoko diete.
Zure interesekoa izan daiteke
Langabeziak gora egin du uztailean Euskadin eta Nafarroan: 1.378 eta 534 langabe gehiago dago, hurrenez hurren
Euskadin uztailean 105.590 enplegu-eskatzaile egon dira, ekainean baino 1.378 gehiago. Nafarroan, berriz, 534 langabe gehiago izan dira, 28.843. Eusko Jaurlaritzaren arabera, datu hori hainbat langile lan-merkatuan sartzearekin lotuta dago.
Bizkaiko Golkoa eta Frantzia lotuko dituen goi tentsioko linearako kablea jartzen hasi dira, Lemoiz parean
Bizkaiko Golkoaren eta Frantziaren arteko interkonexio elektrikoa gertuago dago. Goi tentsioko linea honek Gatika eta Bordeletik gertu dagoen Cubnezais batuko ditu eta 276 kilometroko tartea egingo du ur azpian. Ekosistemari kalterik egingo ez zaiola ziurtatzeko, Aztik gainbegiratuko ditu lanak.
Ikuskizunetako teknikariek "enpatia" eskatu diete artistei hiriburuetako jaietan deitutako greban
EAEko lehen lan-hitzarmena negoziatzen ari diren sindikatuek lanuzteak deitu dituzte abuztuaren 5, 14 eta 26rako, lan-hobekuntzak eskatzeko eta patronalari negoziazioei berriro ekiteko eskatzeko.
Euriborrak % 2,855ean itxi du uztaila, mailarik altuena 2024ko irailetik
Ekainarekin alderatuta, tasa oinarrizko 6 puntu igo da.
Euroguneko inflazioa % 2,9an kokatu da uztailean, hamarren bat igota
Eurostatek argitaratu berri duen urte arteko tasa % 3,8koa da Espainian, ekainekoa baino bi hamarren handiagoa, eta % 2,4koa Frantzian, joan den hilean baino lau hamarren handiagoa. Energiaren esparruan igo da gehien inflazioa.
Gipuzkoako Moeve gasolindegietako langileek greba ziklo bati ekin diote, lan-baldintzak hobetzeko asmoz
Lehenengo lanuztea ostegunean hasi zen, 22:00etan, eta igandean amaituko da. Mobilizazioen artean, gaur elkarretaratzea egin dute AP-8 autobidearen Oiartzungo gasolindegian.
Gasolina eta gasolioa 6 zentimo baino gehiago garestitu dira litroko, Hidrokarburoen Zerga Bereziaren igoeraren ondorioz
Batez beste, gasolina depositua betetzeak duela urtebete baino 8,5 euro gehiago balio du, eta gasolio deposituak ia 16 euro gehiago, abuztuko irteera-operazio betean.
38 urteko langile bat oso larri zauritu da Alesbeseko kontserba-enpresa batean izandako istripuan
Foru Gobernuak zabaldutako oharraren arabera, langileari ur irakina erori zaio gainera, eta erredurak ditu gorputzaren % 80an.
Bazka erosketa bateratua aztertuko du Euskadik, lehorteak eragindako larre-eskasia dela eta
ENBA sindikatuko eta UAGA Arabako nekazarien elkarteko ordezkariak Eusko Jaurlaritzarekin bildu dira Lakuan, beroak eta euri faltak lehen sektorean eragindako kalteak aztertzeko.
Tubos Reunidosek 88,19 milioi euroko galera ekonomikoa izan du 2026ko lehen seihilekoan
Konpainiak nazioarteko arantzelek eragindako beherakadari eta enplegu-erregulazioko espedientearen negoziazioan zehar lantegietan izandako mobilizazioei egotzi die emaitza negatibo hori.