Pradalesek ziurtatu du "2025a urte giltzarria" izango dela, Gernikako Estatutua osorik bete dadin
Munduak bizi duen "ezegonkortasun" eta "ziurgabetasun" egoeran erakundeek dituzten "zailtasunak" aitortuz abiatu du Imanol Pradales lehendakariak bere agintaldiaren lehen sei hilabeteen balantzea egiteko eta hastear den 2025erako dituen erronkak azaltzeko Ajuria Enean egin duen agerraldia. Zerbitzu publikoak indartzea, komunitate izaera sendotzea eta etorkizuneko eraldaketarako inbertsioak areagotzea dira mahai gainean jarri dituen helburuak, eta horretarako "elkarlana" ezinbestekotzat jo du. Hala, "epe laburreko ikuspegiak" eta "taktizismoak" alde batera uzteko deia egin die eragiel sozialei.
Ekainean lehendakari karguaz jabetu zenetik gaur arte egindako bideaz, nabarmendu du "elkarrizketarako borondatea" erakutsi duela Eusko Jaurlaritzak, "formetan" zein "edukietan". Eragile politikoekin, sozialekin eta ekonomikoekin lehen hartu-emanak izan eta Gobernua martxan jarrita, abiadura bizkortzea da orain erronka, Pradalesen hitzetan. "Gobernua martxan jarri eta abiadura hartu dugu, baina ez da nahikoa. Gure erritmoa bizkortu behar dugu. Martxa berri bat jarri. Aurrean ditugu erronkek hori eskatzen digute", erantsi du. "Hitzekin eta ekintzekin erantzun behar dugu".
Ziurtatu duenez, Gobernu Programan jasotako ekintzen % 27 martxan daude dagoeneko, eta horien arean, zenbait "mugarri" nabarmendu ditu: hala nola Osasunaren ituna, Etxebizitzaren Aldeko Gizarte Ituna, Hezkuntzan itunpeko ikastetxeetako eta sektore publikoko langileen soldatak berdintzeko urratsak edota pizgarri fiskalak izango dituzten teknologia garbien zerrenda onartzea.
"Oinarriak jarrita" eta "norabidea zehaztuta" daudela esan ondoren, arloz arloko lehentasunak aipatu ditu, modu orokorrean. Osasungintzari dagokionez, Osakidetza Europa mailako erreferente bihurtzeko lanean ari direla nabarmendu du, eta etxebizitzaren arloari buruz, legealdi honetan 7.000 etxebizitza publiko eraikitzea jarri du helburutzat.
Halaber, datorren urtean urrats ausartak emango dituztela esan du "kulturaren euskal sistema indartzeko" eta "euskararen erabilera sozialean premiazkoa den jauzi kualitatiboa emateko".
Eusko Jaurlaritzaren buruak uste du 2025a "urte giltzarria" izango dela eta "ekintza" zehatzak utziko dituela. Besteak beste, esan du urte erabakigarria izango dela Gernikako Estatutua osorik bete dadin. Zentzu horretan, "Espainiako Gobernuak eta Sanchez presidenteak hartutako konpromisoa" ekarri du gogora. "Baina, pauso bat harago joan behar dugu, eta gure autogobernua zabaltzeko eta indartzeko urratsak eman. Herritarren bizi kalitatea hobetzeko baliabide politikoak emango dizkigu horrek; autogobernu zabalagoa izateak ongizate gehiago izatea esan nahi duelako".
Egonkortasun ekonomikoa
Kontzertu Ekonomikoaren Bitariko Batzordeak gaur goizean erdietsi duen akordioaz ere mintzatu du Pradales, eta "albiste oso ona" dela iritzi dio. 2027 urte arteko defizit eta zorpetze muga zehaztuta utzi dituzte goizeko bileran: hurrengo hiru urteetan % 0,3koa izango da Eusko Jaurlaritzaren defizit muga, eta zor publikoa, % 13koa. "Horrek egonkortasun ekonomikoa eta finantzarioa emango dizkigu".
"Gainera, ez dugu bakarrik 2025eko egonkortasun bidea zehaztu, baizik eta 2027rainokoak adostu dira. Horrek egonkortasun ekonomikoa ematen digu erakunde guztioi, hurrengo urteetako aurrekontuei aurre egin ahal izateko".
Estatusari buruzko eztabaida 2025ean izango dela uste du Otxandianok
Bestalde, Pello Otxandiano EH Bilduk Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak adierazi duenez, estatus politiko berriari buruzko eztabaida "2025ean izan behar da"; izan ere, bere ustez, "edo hurrengo hilabeteetan gertatzen da hori, edo bestela, ziurrenik ez da gertatuko".
Gara egunkariak gaur argitaratu duen elkarrizketa batean egin ditu adierazpenok Otxandianok. Legealdiko lehen sei hilabeteen errepasoa ere egin du.
Estatus berriari buruzko eztabaida 2025ean has dadin eskatu ostean, Otxandianok defendatu egin du Konstituzioaren barruan errepublika konfederala lortzeko prozesu "mailakatu" baten planteamendua.
Imanol Pradalesen Gobernuari dagokionez, Otxandianok adierazi du "desadostasun handia" ikusten duela bere erretorikaren eta aplikatzen dituen politika publikoen artean; izan ere, EAJk ez du bere gain hartzen, bere ustez, jeltzaleentzat erreferente izan beharko luketen zenbait egilek defendatzen dutena, zehazki, politika neoliberalen porrotaren ideia.
"Hain zuzen ere, kontratu soziala huts egiten ari delako eta kontratu sozial berri baten artikulazioak politika neoliberalak gainditzea eskatzen duelako. EAJk ez du ondorio hori atera", azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Zer da Plus Ultra auzia eta zer lotura du, ustez, Zapaterorekin?
Ustezko ustelkeria auzi hau 2021ean Plus Ultra aire konpainiari emandako 53 milioi euroko erreskate publikoaren ingurukoa da. Auzitegi Nazionala ikertzen ari da ea Zapaterok bitartekari lana egin ote zuen erreskatea lortzeko, ordain ekonomikoen truke.
PSOEk Zapatero babestu du, Plus Ultra auzian inputatu ostean
Justiziarekiko errespetua eskatu dute sozialistek, eta Jose Luis Rodriguez Zapatero Espainiako Gobernuko presidente ohiaren errugabetasun-presuntzioa azpimarratu dute.
Zapateroren inputazioaren osteko erreakzioak: PPk Sanchezek agerraldia egin dezala eskatu du, eta Voxek, hauteskundeak aurreratzea
Auzitegi Nazionalak inputatu gisa deklaratzera deitu du datorren ekainaren 2an, Plus Ultra hegazkin konpainiaren erreskatearen auzian.
Epaileak Jose Luis Rodriguez Zapatero inputatu du Plus Ultra auzian, eta dirua zuritzeagatik ikertuko du
Espainiako Gobernuak Plus Ultra airelineari emandako 53 milioi euro modu irregularrean erabili ote ziren ikertzen ari da Jose Luis Calama Auzitegi Nazionaleko magistratua. Inputatu gisa deklaratu beharko du Zapaterok ekainaren 2an.
Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateko Bilbo hautagai izango den zalantzak dituela aitortu du Etxanobek
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak Euskadi Irratian adierazi duenez, inplikatutako erakundeek "hausnarketa sakona" egiten jarraitzen dute Bilbo 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitzetako bat izateko aukerari buruz. Bestalde, sozialistek eta popularrek Etxanoberen zalantzak kritikatu dituzte eta aukera "historikoa" dela uste dute.
Krisia “gainditutzat” eman dute Nafarroako Gobernuan
Hezkuntza itunduaren harira joan den ostegunean parlamentuan izandako haustura konpontzeko goi-bilera egin dute exekutiboa osatzen duten hiru alderdiek.
Pandemien Itunari "behin betiko bultzada" ematea eskatu du Pedro Sanchezek, "osasun globala indartzeko"
Espainiako Gobernuko presidenteak Munduko Osasun Erakundearen (MOE) 79. batzarrean parte hartu du, Genevan (Suitza). Bertan, munduko herrialde guztietan osasuna hobetzeko neurriak hartzearen alde egin du, eta azpimarratu du lan egin behar dela arreta ona jasotzea sorterriaren araberakoa izan ez dadin.
Andaluziako hauteskundeen gakoak: PSOEren hondoratzea, PPren garaipen gazi-gozoa eta Voxen “lehentasun nazionala”
PSOEk laugarren kolpea jarraian jaso du hauteskunde autonomikoetan, eta inoizko emaitzarik txarrena lortu du. PPk nagusi dela berretsi du, baina Vox beharko du berriro.
Bizkaiko Foru Barriaren bosgarren mendeurrenaren ospakizuna, Gernikako Batzar-etxean
Imanol Pradales lehendakaria eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia "gaitasun berriak" dituen euskal autogobernuaren alde mintzatu dira Gernikan, egungo erronkei aurre egiteko (migrazioa aipatu dute, berbarako) eta "garapen nazional osoa" lortzeko, Bizkaiko Foru Barriaren V. mendeurrena ospatzeko Batzar-etxean egindako ekitaldian. Hitzordu horretan, foru-sistemak duen balioa nabarmendu dute, elkarlanean eta berme juridikoetan oinarritutako eredu gisa.
PPk nabarmendu du Moreno "bermea" dela; PSOEk, berriz, Monteroren etorkizunaren inguruan erabaki beharko du
PPk "historikotzat" jo du hauteskundeen emaitza. Sozialistek, aldiz, onartu egin dute emaitzak ez direla nahi zituztenak, eta Voxek politikak aldatzea eta "nazioa lehenestea" eskatu du. Bestalde, Maillok (Por Andalucia) dimisioaren aukera baztertu du, eta Jose Ignacio Garciak (Adelante) iritzi dio Por Andaluciarekin batuta "emaitza txarragoak" lortuko zituela.