Legebiltzarreko 45.urteurrena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Atutxak, Ioldik eta Aulestiak Eusko Legebiltzarreko une historikoak errepasatu dituzte

45 urte eusko legebiltzarra atutxa, ioldi aulestia une historikoak portada eu
18:00 - 20:00
Atutxak, Ioldik eta Aulestiak Eusko Legebiltzarreko une historikoak errepasatu dituzte
Juan Mari Atutxa, Eusko Legebiltzarreko presidentea 1998tik 2005era, Juan Karlos Ioldi, HBko lehendakarigaia 1987an, eta Kepa Aulestia, EE-EUEko legebiltzarkidea 1986tik 1994ra, Eusko Legebiltzarrean bizi izan zituzten une historikoak azaldu dizkigute.

Albiste gehiago politika

Movilización de Sare y Etxerat en Donostia presos vascos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sare eta Etxerat elkarteek Bizkaiko eta Gipuzkoako 11 hondartzatan egin dute mobilizazioa

Urteroko ekimena izan dute gaur, Sare eta Etxerat elkarteek deituta, Gipuzkoako eta Bizkaiko 11 hondartzatan. Elkarbizitzarako jauzia egin ahal izateko, ETAko preso, iheslari eta deportatuen auziari behin betiko konponbidea ematea ezinbestekotzat jotzen dute. Biktimek horrenbeste merezi eta behar duten egia, aitortza eta erreparazioaren garrantzia ere azpimarratu dute. 

Iñaki Subijana, presidente del Tribunal Superior de Justicia del País Vasco
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea: "Zenbait sektorek ez diote modu argi batean indarkeria politikoari zilegitasunik kendu"

Hainbat gazteen eta ertzainen artean azken asteetan izandako istiluei buruz, Iñaki Subijana EAEKo Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak adierazi du "lehia bat" dagoela "Zuzenbide-Estatuaren eta Estatu beraren artean". "Biktima-justiziaren esparruan ezartzen ari garen neurrien inguruko hausnarketa egitera behartzen gaituzte", ondorioztatu du.

Gehiago kargatu