Santos Cerdanek baieztatu du Gorenean deklaratuko duela, UCOren txostenaren harira
Leopoldo Puente epaileak delitu-zantzuak ikusi ditu UCO-ren azken txostenean. Horren arabera, Cerdanek "obra publiko jakin batzuen" ustezko esleipen irregularrean parte hartu zuen Abalosekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin. Ekainaren 25ean emango ditu azalpenak.
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariak ostegun honetan aurreratu duenez, Auzitegi Gorenean deklaratuko du, epaileak eskaini bezala, baina esan du oraindik ez duela irakurri UCOren txostena, eraikuntza enpresa bati "kontraprestaziotan" 620.000 euroko ordainketen kudeaketa egozten diona.
Kongresuaren hemiziklotik atera denean, eta kazetariek ekainaren 25ean Gorenaren aurrean bere borondatez deklaratzera joango ote den galdetu diotenean, hala erantzun du: "Bai, deklaratuko dut".
Osoko bilkuraren atarian zeuden hedabideek galdetu diote ea txostena irakurri ote duen eta, pausoa geldituko gabe "oraindik ez" esan du.
Auzitegi Goreneko Leopoldo Puente epaileak ekainaren 25ean borondatez deklaratzeko aukera eman dio Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkariari, horrek obra publikoen esleipen bidegabe batean prezio-truke "parte hartu izanaren zantzu sendoak" aurkitu dituelako.
Autoan azaldu duenez, zantzu horiek Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboaren (UCO) azken txostenean agertzen dira, zeinak iradokitzen duen Cerdanek "obra publiko jakin batzuen" ustezko esleipen irregularrean eskuz esku parte hartu zuela Jose Luis Abalos ministro ohiarekin eta horren aholkulari ohi Koldo Garciarekin.
Oraingoz "zantzu izaera" dutela eta prozesuaren "fasea bera behin-behinekoa" dela azpimarratuta, Koldo kasua daraman epailearen arabera, zantzuak frogatuko balira "erakunde kriminaleko kide izatea eta eroskeria delituak" lirateke.
Kongresuko diputatu den neurrian aforatua denez Santos Cerdan, magistratuak aukera eman dio ekainaren 25ean abokatuak lagunduta borondatez azalpenak emateko, Beheko Ganberaren aurrean erregutze-errekurtsoa aurkezteko aukeraren aurreko pauso gisa.
Abalos eta haren aholkulari ohia zipriztintzen dituzten "delitu-egitate berriak" azaleratu dituenez txostenak, epaileak haiek ere deitu ditu deklaratzera, ekainaren 24an, zehazki.
Auto honekin auziaren sekretupeko izaera kendu du partzialki eta amaiera eman ekainaren 5eko data daraman txostena biltzen duen pieza bananduari. Pieza horre barruan miatu zituzten joan den asteartean Abalos ministro ohiaren etxea eta Nafarroako, Bizkaiko, Valentziako eta Granadako enpresak.
Santos Cerdani dagokionez, epaileak azaldu du Goreneko onarpen-salari azalpen arrazoitu bat eman beharko zaiola orain, hark zehatzu dezan arrazoi nahikorik bat ote dagoen Cerdanen aurkako zigor-auzia abiatzeko.
Epaileak aipatzen duen txosten horren arabera, Guardia Zibilak Koldo Garciari konfiskatutako dispositiboetan aurkitu zituen Santos Cerdan zipriztinduko lituzkeen "grabazio batzuk".
UCOk ustezko esleipen publikoei buruzko grabazio horietan oinarritzen da, eta zantzuen arabera Abalosen ustezko esku-hartzearekin "bidegabe" esleituak izan zitezkeen obrak identifikatzen ditu. Txostenaren arabera, esleipen horietan parte hartu izango zuen Abalosek, "hirugarrenekin adostuta" eta Garraio Ministerioaren buruzagitzatik, "prezio edo konpentsazio ekonomiko baten truke", miaketei bide eman zien autoaren arabera.
Abalos, Koldo Garcia eta Santos Cerdanen artean enpresa esleipendunen ustezko zor bati buruzko elkarrizketen albistea ezagutu denean, Cerdanek berak esan du ez duela halako elkarrizketetan parte hartu eta ez duela kontratu-iruzurrik egin.
Zure interesekoa izan daiteke
Udal hauteskundeen bigarren itzulia dute bihar Ipar Euskal Herriko 11 herritan, eta lehia estua espero da batzuetan
Baionan eta Biarritzen aliantzak lortu dituzte aste honetan bigarren itzulirako txartela lortu duten zerrendetako batzuek. Kanbon, Donibane Lohizunen, Hendaian, Urruñan, Maulen, Bokalen, Beskoitzen eta Azkainen, ordea, ez dute adostasunik lortu, eta hautagaitza bakoitzak bere bidea egingo du.
Ione Belarrak "zitala" deitu dio Josu Jon Imazi
Irango gerraren harira, deigarria izan da gaur Ione Belarra Podemoseko idazkari nagusiak Josu Jon Imaz Repsoleko kontseilari delegatuaren kontra erabili dituen hitzak: "Gerra hau Josu Jon Imazek ordaindu dezala, zitalki joan zen-eta Donald Trumpengana".
PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da
Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak.
ETAk hil zuen Juan Priede Orioko zinegotzi sozialista gogoratu dute
Jose Ignacio Asensiok esan du apartheid politikoa gauzatzea ekidin zutela Priede bezalako pertsonek. Urte gogor haietan askatasunaren alde pauso bat eman zutela nabarmendu du, eta haien memoria politikoki ez erabiltzeko eskatu dio eskuinari eta ultraeskuinari.
Soledad Iparragirre ETAko buruzagi ohiari erdi-askatasuna eman diote, eta espetxetik atera ahalko da astelehenetik ostiralera
Espetxe-araudiaren 100.2 artikulua aplikatu zaio, eta, hala, lanegunetan Martuteneko kartzelatik atera ahalko da, lo egitera itzuli beharko bada ere.
Lehendakariaren dekalogoa energia krisiari aurre egiteko neurrien artean jaso izana ondo hartu du Eusko Jaurlaritzak
Familiek eta euskal industriak faktura elektrikoa murrizteko lagungarria izango dela uste du Jaurlaritzak, baina faltan botatzen du azken urte honetan shock bikoitza (muga-zergek eta erregaien garestitzeak eragindakoa) jasan duten industria-enpresentzat neurriak hartzea.
EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez
Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.
Espainiako Gobernuak elektrizitatearen, gasaren, gasolinaren eta gasolioaren BEZa % 10era jaitsi du
Ezohiko Ministroen Kontseiluak Ekialde Hurbileko gerraren ondorioak arintzeko lehen neurri sorta bat onartu du gaur. Neurri horiek 5.000 milioi euro mobilizatuko dituzte. Sanchezen arabera, "ez du eragotziko legez kanpoko gerra honen ondorioak Espainiara iristea, baina bai eramangarriagoak izatea".
Apirileko itzalaldi elektrikoa "hainbat faktorek" eragin zuten, Europako adituen arabera
Txostenak ondorioztatu du "oso azkar hedatu" zela Espainiako hegoaldean izandako "arazo lokal bat". Horrek gaintentsioagatiko deskonexio orokorrak eragin zituen, eta, azkenik, sistema iberikoa Europako gainerako lurraldeetatik bereizi zen.
PSOEk eta Sumarrek bi dekretu adostu dituzte, krisiari aurre egiteko neurriak eta etxebizitzaren ingurukoak jasotzeko
Irango gerraren ondorioak leuntzeko lege dekretua onartzeko Ministroen Kontseilua bi ordu pasako atzerapenarekin hasi da, Sumarreko kideek uko egin baitiote bileran sartzeari alokairuko kontratuen luzapena eta enpresen marjinak kontrolatzeko neurriak kanpoan uzten ziren bitartean. Azkenik, gobernukideak akordio batera iritsi dira.