TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Lehendakariari elkarrizketa ETB2n, gorroto delituei buruzko ikerketa eta Jazzaldia

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

lehendakari-Imanol-Pradales-pleno-de-control-parlmanento-vasco-efe

Imanol Pradales lehendakaria, Eusko Legebiltzarrean, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 18an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Lehendakariari elkarrizketa ETB2n: Imanol Pradales lehendakariaren inbestiduraren lehen urteurrena dela-eta, EITBk saio berezia eskainiko du Ajuria Enetik. Especial lehendakari. Un año de legislatura saioan, lehen hamabi hilabeteen balantzea egingo du lehendakariak. Africa Baetak aurkeztuta, 22:15etik aurrera izango da ikusgai, ETB2n eta Orain atarian. Saioa abiatzeko, lehendakariari elkarrizketa egingo diote Africa Baetak eta Maite Mayo EITBko politika arduradunak. Ondoren, Ajuria Enean bildutako herritar talde batek ere aukera izango du lehendakariari galderak egiteko.

- Gorroto delituei buruzko ikerketa: Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuak agerraldia egingo du Eusko Legebiltzarreko Erakunde, Gobernantza Publiko eta Segurtasun Batzordean, 2024ko gorroto delituei buruzko ikerketaren berri emateko. Halaber, Ertzaintzaren ibilgailu berriak erosteko kontratuen lizitazioaz arituko da.  Agerraldia 13:30ean hasiko da.

- Jazzaldiaren aurkezpena: Donostiako Jazzaldiak 60. edizioaren aurkezpena egingo du Victoria Eugenia antzokian (11:00). Uztailaren 19tik 27ra bitartean Gipuzkoako hiriburuan arituko dira, besteak beste, Jamie Cullum, The Beach Boys, Marc Ribot, Dave Holland eta Dee Dee Bridgewater. 

Zure interesekoa izan daiteke

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten, ez aitarekin ez inorekin"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garain, musukoak erosteko lehiaketa publikoetatik irabaziak ateratzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X