MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi ekimen martxan, Txomin Letamendiren aitortza instituzional eta judiziala lortzeko

Alde batetik, 1950ean torturatuta hil zuten EAJko militantearen familiak Eusko Jaurlaritzari eskatu dio izaera instituzionaleko biktima gisa aitortzeko. Bestetik, borondatezko jurisdikzioaren bideari ekin diote.

Pradales en el reconocimientos de Alfredo Espinosa Orive

Imanol Pradales Alfredo Espinosa sailburuaren aitortzaren ekitaldian. Argazkia: Irekia.

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiak eta 1950ean Madrilen "torturen ondorioz hildako" EAJko militante Txomin Letamendiren senideek ekimenak sustatuko dituzte haren ohorea berrezartzeko eta gogobetetze moral justua lortzeko.

Txomin Letamendi Muruak Jose Antonio Agirre lehendakariarentzat egin zuen lan, informazio zerbitzuko agente gisa, hura erbestera joan zenean. 1946an Donostian atxilotu zuten lehen aldiz, eta urtebete geroago Bartzelonan atxiki zuten berriz ere. Bigarren atxiloketaren ondoren, gerra-kontseilua egin zioten, eta bost urteko espetxe-zigorra ezarri zioten.

GEBehatokiak azaldu duenez, "garai hartako atxiloketek, galdeketek eta torturek eta ondorengo Guadalajarako espetxeratzeak kalte fisiko eta psikiko larriak eragin zizkioten, eta aske utzi zuten”. Hala ere, 1950eko abenduaren 20an hil zen, Madrilen, Juan anaiaren zaintzapean zegoenean.

Gaur egun, Letamendik ez du inolako aitorpen ofizialik. 2024ko abenduan, haren ondorengoek prozesu judizial bat hasi zuten Donostian, galdeketetan parte hartu zuten bi polizia frankistek zer erantzukizun izan zuten zehazteko. Epaileak horietako bat hilda zegoela egiaztatu zuen, eta bestearen berririk ez zegoenez, kasua itxi egin zuen.

Orain, heriotzaren 75. urteurrenari begira, familiak, GEBehatokiaren bultzadarekin, bi ekimen jarri ditu martxan. Alde batetik, eskaera bat erregistratu du, Eusko Jaurlaritzak "izaera instituzionaleko aitorpen pertsonalizatua egin diezaion, bere ohorea babesteko eta gogobetetze moral justua lortzeko".

Aitorpen hori Euskadiko Memoria Historiko eta Demokratikoari buruzko 9/2023 Legeak babesten du. Elkarteak onartu du gaia oraindik ez dela arautu, baina gogorarazi du Imanol Pradales lehendakariak prozedura hori erabili zuela lehen Eusko Jaurlaritzako sailburu Alfredo Espinosa Orive aitortzeko, joan den apirilaren 1ean.

Bestalde, 20/2022 Memoria Demokratikoaren Legeak arautzen duen borondatezko jurisdikzioaren figuraren bidezko aitortza judizialerako izapideak ere hasi dituzte. Prozedura horrek ez ditu egileak zigortzen, "egitateen egiaztapen judiziala” soilik egiten du.

GEBehatokiaren hitzetan, "hau da Borondatezko Jurisdikzioaren bidea zabaltzen den lehen aldia Euskal Herrian, eta bide hori ireki nahi dugu, gaur egun erreakzio judizialik gabe dirauten beste hainbat gertakariri atea irekitzeko helburuarekin".

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X