'Begoña Gomez auzia'-n Gorenak Bolaños ikertzearen aurka agertu da Fiskaltza
Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzea eskatu zuen, lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabiltzea egotzita, baina Prieto fiskalak uste du epailearen azalpena ez dagoela behar bezala arrazoituta eta oinarrituta eta Onarpen Aretora bideratu du eskaera.
Fernando Prieto Auzitegi Goreneko fiskala Juan Carlos Peinado epaileak Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa ikertzeko egindako eskaera onartzearen aurka agertu da.
Peinadok Bolaños ikertzea eskatu du "Begoña Gomez auzian" lekukotza faltsua eta dirua bidegabe erabili izanaren zantzuak ikusi baititu.
Prietok Onarpen Aretora eraman du txostena eta hark erabaki beharko du Ministerio Publikoak markatutako ildoari jarraitzen dion ala Peinadoren eskaerari bide ematen dion.
Peinadok azalpen arrazoitu bat igorri zuen Auzitegi Gorenera, Bolaños ikertzeko eskatuz, Cristina Alvarez Gomezen aholkulari gisa kontratatzeagatik aipatu delitu horiek egin zituela iritzita.
Agentziek azaldu dutenez, fiskalak dio Peinadok ez duela datu objektiboekin justifikatu Alvarezek funtzio publikotik kanpoko jarduera pribatuak egin izana, eta ez duela azaldu, hala balitz, zergatik izango litzatekeen Bolaños horren erantzule.
Ildo horretan, Fiskaltzak aurpegiratu dio ez duela gutxieneko froga-printzipiorik aurkeztu Avarezek bere lanpostuari zegozkion funtzioez harago jardun izana frogatzeko.
Era berean, adierazi du ez duela objektiboki argudiatu Bolañosek Gomezen ustezko jarduera pribatuak (zeintzuetan Alvarezek parte hartu izango baitzuen) ezagutzen zituela, jarduera horie ustez ezagutza publikokoak eta agerikoak zirela esateaz aparte.
Fiskaltzaren ustez, instruktoreak ez du oinarritu zergatik zuen Alvarezek Bolañosekiko balizko mendekotasun organiko eta funtzionala, are gehiago, kontuan hartuta, Peinadok ustezko mendekotasun horretan oinarritzen duela Bolaños ikertzeko eskaera.
Azkenik, fiskalak dio Peinadok ez duela argudiatu Bolañosek zein modutan kontrolatu ote dituen ustez bidegabe erabili diren ondasun publikoak, zehazki, aurrekontuen kudeaketan.
Bolañosen aurkako "arrazoizko zantzu sendoak eta kualifikatuak" daudela argudiatuta Goreneko Zigor Arloko Salara jo zuen Peinadok, hori baita Gobernuko kide baten aurkako ikerketa abiarazteko eskumena duen Sala bakarra.
Testigantza faltsuaren delitua argudiatzeko Bolañosen eta Raul Diaz Moncloako langileen arduradunaren lekukotzetan aurkitutako kontraesanak azpimarratu ditu.
Dirua bidegabe erabiltzeari dagokionez, arrazoitu du Bolañosek zuela Alvarezi ordaintzeko erabili ziren funts publikoak zaintzearen ardura, eta gaineratu du Begoña Gomezi Gobernuko presidentearen emazte gisa ez ezik, jarduera pribatuetan ere laguntzen ziola Alvarezek.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".