EUSKO JAURLARITZA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Pradales: "Harreman esparru berri bat zabaldu da Frantziarekin"

Lehendakariak azaldu duenez, Makroeskualde Atlantikoaren gaiak "seduzitu" egin du Catherine Chabaud Frantziako Gobernuko Itsaso eta Arrantza ministroa. Aukera ikusten du "elkarlanean aurrera egiteko". 

imanol pradales Catherine Chabaud
Imanol Pradales eta Catherine Chabaud, gaur, Parisen. Argazkia: @Imanol_Pradales

Makroeskualde Atlantikoa eratzeko bidean aurrerapausoak eman direla uste du Imanol Pradales lehendakariak, gaur Catherine Chabaud Frantziako Gobernuko Itsaso eta Arrantza ministro ordezkari izendatu berriarekin bildu ostean.  Parisen elkartu dira bi mandatariak, eta lehendakariak aurreratu duenez, Makroeskualdearen gaiarekin interes handia azaldu du Chabaudek. "Proiektuak seduzitu egin du", esan du. 

Gasteizko gobernuburuak atzo abiatu zuen bidaia ofiziala Parisera, "Euskadi-Frantzia arteko harreman instituzionalak, europarrak eta kulturalak indartzeko helburuarekin".   Itsaso eta Arrantza ministroarekin bildu ostean hedabideen aurrean egindako adierazpenetan, pozik agertu da Pradales: "Bilera oso ondo joan da. Aukera izan dut Makroeskualdearen gaia zuzenean azaltzeko eta gustatu zaio proiektua, seduzitu egin du. Aukera dago elkarlanean aurrera egiteko". 

Halaber, lehendakariak nabarmendu du gaurko bilerak "balio politiko handia" duela. "31 urte eta gero, lehen aldia da lehendakaria Frantziako Gobernuko ministro batekin biltzen dela, eta horrek balio politiko handia du", azaldu du.

Bere hitzetan, "harreman-esparru berri bat zabaldu da Frantziarekin", eta hor,  aukera ikusten du Euskadik bere intereserako proiektuak azaltzeko. 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X