Yolanda Diaz: "Pedro Sanchezek ez du herrialdea demokratikoki berreraikitzeko neurririk proposatu"
Espainiako Gobernuko Lan ministroak Pedro Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean egindako agerraldia kritikatu du, eta, ohartarazi duenez, "aldaketarik ezean", asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran egingo duen agerraldian "Alderdi Sozialistaren izenean hitz egingo du Sanchezek, ez Gobernuaren izenean".
Yolanda Díaz, larunbat honetan. EFE.
Yolanda Diaz Lan ministroak Pedro Sanchezek PSOEren Batzorde Federalean izandako jarrera kritikatu du. Diazen arabera, presidenteak ez du "herrialdea demokratikoki berreraikitzeko neurririk mahaigaineratu".
LGTBI+ Harrotasunaren aldeko Estatuko martxaren aurretik hedabideei egindako adierazpenetan, Yolanda Diazek ziurtatu du "shock egoeran" jarraitzen duela sozialistek izandako ustelkeria kasuaren ostean.
"Argi hitz egingo dizuet. Gaur bi eztabaida izan dira gure herrian, bata PPrena eta bestea PSOErena, eta ez batak ez besteak ez du gure herria demokratikoki birsortzeko neurririk helarazi; bat ere ez, ez PPk, ezta PSOEk ere", esan du Diazek larunbat honetan alderdi politikoek egindako bilerei erreferentzia eginez.
Hori dela eta, ministroak nabarmendu duenez, "PSOEk ez du ulertzen zer gertatzen ari den" eta "neurriak hartu behar dituzte".
"Herritarrek nahi dute guk gobernatzea eta gizartea eraldatzea, gure herrialdeko erakundeak eta alderdi politikoak demokratikoki berreraikitzea, ustelkeriatik libre", azpimarratu du.
Horren hitzetna, "aldaketarik ezean", asteazkenean Gobernuko presidenteak Kongresuko osoko bilkuran egingo duen agerraldian, "PSOEren izenean hitz egingo du, ez Gobernuaren izenean".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".