Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |
PP
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Montorok jakinarazi du PPko afiliatua izateari utziko diola, epaile batek inputatu eta biharamunean

PPren Eskubide eta Bermeen Batzordeak atzo erabaki zuen auzi honekin lotutako informazio prozedura bat irekitzea. Alderdiko Eskubide eta Bermeen Batzordeak auzi honekin lotutako informazio prozedura bat abiatzea erabaki zuen bart, baina, iragarpen honekin, prozedura bertan behera geratu da.

Montoro

Cristobal Montoro Ogasun ministro ohia, artxiboko irudi batean.

Tarragonako epaile batek Cristobal Montoro PPko Ogasun ministro ohia auzipetu biharamonean PPk iragarri du ministro ohiak Alderdi Popularreko afiliatu izateari uzteko erabaki hartu duela. Alderdiko Eskubide eta Bermeen Batzordeak auzi honekin lotutako informazio prozedura bat abiatzea erabaki zuen bart, baina, iragarpen honekin, prozedura bertan behera geratu da.

Ebazpen batean, epaileak Montorori (2000 eta 2004 artean Jose Maria Aznarrekin eta 2011 eta 2018 artean Mariano Rajoyrekin Ogasun ministro izan zena) eta beste 30 bat ikerturi funtzionario-eroskeria, administrazio publikoaren aurkako iruzurra, prebarikazioa, influentzia-trafikoa, debekatutako negoziazioak, ustelkeria eta agiriak faltsutzea egotzi die.

Epaileak orain arte sekretupean izan duen auzian, Montoro buru zuten Ministerioko hainbat goi-kargudun daude ikertuta, hala nola Miguel Ferre orduko Ogasuneko Estatu idazkaria, Pilar Platero aurrekontuen estatu-idazkariordea, Felipe Martinez Ogasuneko idazkariordea eta Diego Martin-Abril zergen zuzendari nagusia, besteak beste.

Ebazpenak azaltzen duenez, 2018an hasi zen ikerketaren arabera, gas enpresek birritan kontratatu zuten Equipo Economico, "influentzia sarea" erabil zezan, beren asmoekin bat zetozen lege erreformak egin zitzaten, hala nola Elektrizitatearen gaineko Zerga Berezia jaistea lortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X