TORTUREI BURUZKO TXOSTENAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EH Bilduren ustez “eskandalagarria” da torturen inguruko txostenari buruz egon den “isiltasuna” eta “pintaketa bat” horren azkar gaitzestea

Asteburuan Azpeitian gazte bat pintaketa bat egiteagatik identifikatu ostean izandako istiluen aurrean, Arkaitz Rodriguez koalizio abertzaleko Ekintza Politikoko idazkariak arduradun politikoak eta hedabideak kritikatu ditu, NBEko Giza Eskubideen Batzordeak Espainiako Estatuari tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu ondotik, “isilik” daudelako.
Azpeitian pintada egin zuen gazteari isuna jarri zion Poliziak.

EH Bilduren ustez, "eskandalagarria" da iragan astean torturaren harira NBEk plazaratutako txostenaren aurrean politikarien eta komunikabideen aldetik egon den "isiltasuna".  "Salaketa hain larria" izanik, harrigarritzat jo du koalizio abertzaleak albistea oharkabean igarotzea, eta, aldiz, Azpeitian egindako pintaketa baten harira izandako istiluen inguruan hainbesteko arrabotsa atera izana.

Arkaitz Rodriguez EH Bilduko Ekintza Politikoko idazkariak uste du Nazio Batuen Erakundearen txostena "sekulako kolpea" dela Espainiako estatuarentzat, bertan islatzen den errealitateak "agerian utzi duelako estatuak indarkeria" erabili duela Euskal herrian, hori ukatzen dutenen errelatoa gezurtatuz. 

Prentsaurreko batean adierazi du "ezkerreko independentismoak aspaldian salatutakoa" jasotzen duela dokumentu horrek, alegia, "herri honetan gutxienez 5.349 lagun izan direla torturatuak azken 60 urteetan".  

NBEaren txostena oso garrantzitsua eta historikoa da, herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako"

Horrekin batera nabarmendu du iragarpen horrek "tortura herri honetan erabat zigorgabea izan dela" ere berresten duela. Rodriguezen ustez, "hori Europako edozein herrialdetan eskandalua litzateke eta dimisioetarako bidea emango luke. Estatu espainiarrean, ordea, ez". 

Zentzu horretan, igande goizaldean Azpeitian pintaketa baten harira sortu ziren istiluak lau haizetara zeinen azkar zabaldu diren azpimarratu du, eta duela lauzpabot egun NBEak kaleratutako txosten horren inguruan inork txintik ere esan ez izana salatu du.

Nazio Batuen Giza Eskubideen Batzordeak txosten bat kaleratu zuen joan den ostiralean, eta tortura delituaren definizioa nazioarteko estandarretara egokitzeko eskatu zion Espainiako Estatuari. 

Txosten hori "oso garrantzitsua eta historikoa da, Rodriguezen ustez, "herri honetan aski ezaguna den zerbait baieztatzen duelako"; izan ere, ezkerreko independentismoak maiz salatu izan du tortura "praktika sistematikoa" izan dela eta errealitate horrek "erabateko zigorgabetasuna izaten jarraitzen duela".

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X