Claudia Montesek Gorenaren aurrean adierazi du Abalosek ez ziola inoiz esan Logirailen “entxufatu” zuenik
Lekukoaren arabera, ministro ohiak lan eskaintzen estekak baino ez zizkion bidali, eta Koldo Garciak hasieratik esan zion enpresa publikoan haren “nagusia” zela.
Claudia Montes (ezkerrekoa), asteazken honetan, Auzitegi Gorenetik irteten. Argazkia: EFE
Claudia Montesek asteazken honetan Auzitegi Gorenean deklaratu duenez, Jose Luis Abalos Garraio ministro ohiak “inoiz ez” zion esan Logirail enpresa publikoan kontratatatu zezaten laguntzeko esku hartu zuenik. “Abalosek ez dit inoiz esan: Claudia, entxufatu egin zaitut", esan du pandemia garaian maskarak iruzurrez erosi ote zituzten argitzeko abian den epaiketaren bigarren egunean egindako agerraldian.
Montesek Renferen filialean lan egin zuen 2019ko abendutik 2022ko otsailera bitartean. Asturiasen PSOEren ekitaldi batean Abalos ezagutu zuela eta adiskidetasun eta militantzia harremana zutela azaldu du. Haren arabera, bere egoera pertsonala kontatu zion, ama ezkongabea zela eta ez zuela enplegurik, eta orduan ministro ohiak esteka batzuk bidali zizkion Logirailen zeuden lanpostuekin. Montesek esan du azkenean InfoJobs bidez aurkeztu zuela bere hautagaitza.
Lekukoaren arabera, modu erregularrean kontratatu zuten zen, eta ukatu egin du bere curriculuma faltsutu zuela, UCOren txosten batek dioen bezala. “Ez dago egin ez dudan ikasketarik”, azpimarratu du.
Deklarazioan zehar adierazi du, halaber, Koldo Garciak, Abalosen aholkulari ohiak, “hasieratik” esan ziola haren “nagusia” zela, eta Renferen kontseilari gisa aurkeztu zuela bere burua.
Enpresan egiten zuen lanari buruz, Montesek esan du normaltasunez joaten zela lanera, nahiz eta batzuetan Oviedoko liburutegira joaten zen, lan-orduetan, trenei buruzko liburuak irakurtzera, ez baitzuen lan egiteko leku egokirik bulegoan. “Trenei buruzko guztia jakin nahi nuen”, azaldu du.
Logiraileko arduradun ohiak, berriz, kontraesankor mintzatu dira enpresako etaparen inguruan: buruzagietako batek esan du espediente bat hasi zutela justifikatu gabeko laneko huts-egiteengatik, eta beste batek esan du bere arazoak lanpostu egokirik ez izatearen ondorio zirela.
Zure interesekoa izan daiteke
Josu Zabala Erasun gogoratu dute Hondarribian, haren heriotzaren 50. urteurrenean
Josu Zabala Erasun 1976an hil zen Guardia Zibilaren tiroen ondorioz, Eduardo Moreno Bergaretxe 'Pertur' ETAko kidearen bahiketaren aurka egindako manifestazio batean.
Ertzain baten aurkako pintaketa bat agertu da Gasteizko bere etxe ondoan
Segurtasun Sailak poliziak seinalatzeak eta mehatxuak gaitzetsi ditu, "iraganeko garaiak gogora ekartzen dituztelako eta eraso egiten dietelako, ez bakarrik aipatutako agenteari eta Ertzaintzari, baita demokraziaren eta bizikidetzaren oinarriei ere". ESAN eta SIPE sindikatuek ere gaitzetsi dute gertatutakoa.
Agirrek "erreparazio publikoa" eskatu du Irurak Bat jauregitxoaren harira, "aurrera egitea" nahikoa ez dela iritzita
Alkatearen arabera, hilabeteotan auzi juridikotik harago joan da eztabaida, salaketa oso larriak egin baitira kaltetu diren pertsonen eta EAJren aurka; horregatik, argi esan du ez dela nahikoa gertatutakoa atzean uztea.
Lehendakariak ziurtatu du ez dagoela inolako kriminalitate antolaturik gaur egun Euskadin
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan egindako elkarrizketan, Imanol Pradales lehendakariak adierazi du azken urteotako hilketak, batez ere, drogek, mendekotasunek edo genero-indarkeriak eragindako harreman pertsonalen narriadurarekin lotuta daudela. Gaur egun Euskadin ez dagoela inolako delinkuentzia antolaturik nabarmendu du.
Isuskitza mendiko gurutze frankista bota du Ernaik
Errekete frankisten omenez Isuskitza mendian (Araba) 1940an jarritako gurutzea bota du Ernaik, baita bideoz grabatu eta sareratu ere. Gazte antolakundearen arabera, “faxismoak ez du lekurik gure herrian”, eta hilaren 13an Donostian egingo duten manifestazioan parte hartzeko deia egin du.
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.