guraso-baimen berriak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak onartu du jaiotzagatiko baimena 17 astera luzatzea eta bi asteko guraso-baimena ordaintzea

PSOEk eta Sumarrek lortutako akordioaren ostean, astearte honetako Ministroen Kontseiluan onartu dute neurria. Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak adierazi du "albiste ezin hobea" dela. 

MADRID, 29/07/2025.- La portavoz y ministra de Educación, Formación Profesional y Deportes, Pilar Alegría (c), el ministro de Transformación Digital, Óscar López (i) y la vicepresidenta segunda y Ministra de Trabajo y Economía Social, Yolanda Díaz (d), durante la rueda de prensa posterior a la reunión del Consejo de Ministros, este martes en Moncloa. EFE/Zipi
18:00 - 20:00

Ministroen Kontseiluaren bileraren osteko prentsaurrekoa

Atzo Sumarrek aurreratu bezala, Ministroen Kontseiluak gaur onartu du haur jaio-berriengatik gurasotasun baimenak "hiru astetan" luzatzea, guztira 19 astera arte (edoskitze beste hiru astez gain, horiek batuz 22 izango lirateke). Baimen horiek modu "malguan" hartu ahal izango dira, jaiotzagatiko baimena eman eta berehala, edo, ondoren, adingabeak 8 urte bete arte. Espainiako Gobernuak uste du neurri horren aplikazioak 1.500 milioi euroko inbertsioa beharko duela.

Pilar Alegriak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan azaldu duenez, neurria "albiste bikaina da herritar guztientzat"

 "1980an, gure herrialdean, seme-alabengatiko baimenak bi astekoak ziren amentzat, eta bi egunekoak aitarentzat. Orain, 17 aste izango direla esaten ari gara, eta, gainera, beste bi aste izango direla ordaindutakoak seme-alabak 8 urte bete arte, zaintzarako", azaldu du Alegriak.

Alegriak gogorarazi duenez, “1980an seme-alabengatiko baimenak bi astekoak ziren amarentzat eta 2 egunekoak aitarentzat; orain 17 aste eta bi aste gehiago ematen dira zaintzetarako”, adierazi du.

Yolanda Diaz bigarren presidenteordeak iragarri du soldatapeko langileei, autonomoei eta funtzionarioei aplikatuko zaiela neurria. “Eskubide bat da, eta horren alde borrokatu da”, esan du. “Negoziatzea gogorra da, baina merezi du arrazoia ona bada. Gaur-gaurkoz, Espainia herrialde hobea da ”, gaineratu du.

Ildo horretan, ziurtatu du Espainiak "aise" betetzen duela guraso-baimenei buruzko Europako araudia, 22 aste ordaintzen baititu % 100ean, Bruselak ezartzen dituenak baino bi gehiago.

“Espainiak 19 asteko baimena du gaur egun, eta 3 aste gehiago bularra emateko. Hala, 22 aste ordaintzen ditu, oinarri arautzailearen % 100ean. Zuzentaraua aise betetzen du”, esan du.

Gainera, Diazek nabarmendu du aste horietako bik atzeraeraginezko eragina izango dutela, hau da, 2024ko abuztuaren 2tik aurrera seme edo alaba bat izan duten familiek hartu ahal izango dituztela.

Halaber, zehaztu du "erabat malguak" eta "metagarriak" direla, eta, beraz, "segidako hiru asteak har daitezke" edo ez. "Beraz, baimenekin jolastu daiteke, norberak nahi duen moduan", argitu du Diazek.

Bestalde, nabarmendu du guraso bakarreko familiek (% 80 emakumeek bakarrik osatutakoak) 32 asteko baimen ordainduak izango dituztela "gaurtik aurrera", eta, zehaztu duenez, "albiste bikaina" da hori, kolektiboaren "eskakizun bat" asebetetzen duena.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X