BOE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak babes ofizialeko 225 etxebizitza lizitatu ditu Gasteizko Larrein auzoan

Visesak lehiaketara atera ditu alokairuko etxebizitza babestuaren sustapen honen obrak, 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin. Kontratua, eranskinak eta urbanizazioa barne, irailaren 26ra arte aurkeztu ahal izango da.
Etxebizitza Vitoria-Gasteizen. Argazkia: EFE.

Visesak, alokairuko etxebizitza babestuak sustatzeko Eusko Jaurlaritzaren sozietate publikoak, Gasteizko Larrein auzoko 13. sektoreko RCP-1A eta RCP-1B partzeletan babes ofizialeko 225 etxebizitza, horien eranskinak eta urbanizazioa eraikitzeko kontratua lizitatu du astearte honetan.

Visesako Administrazio Kontseiluak obrak egiteko kontratazioa onartu du 38,5 milioi euroko aurrekontuarekin, 45,6 milioiko balio zenbatetsiarekin eta 24 hilabeteko egikaritze-epearekin.

Sozietateak kontratua lotetan ez zatitzea erabaki du, prestazioen betearazpena modu bateratuan koordinatu behar delako, eta, adierazi duenez, hori zaildu egin daiteke kontratista batek baino gehiagok esku hartuz gero.

Proposamenak aurkezteko epea irailaren 26an amaituko da.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X