Begoña Gomez auzia

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Peinado epaileak Begoña Gomez inputatu gisa deklaratzera deitu du, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita

Irailaren 11n deklaratu beharko du Sanchezen emazteak Madrilgo Auzitegian. Cristina Alvarez, haren aholkulariak berriz, bezperan, irailaren 10ean. 

Pedro Sanchez eta Begoña Gomez E9 EFE

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea eta haren emaztea, Begoña Gomez, artxiboko irudi batean.

Juan Carlos Peinado epaileak ikertu gisa deklaratzera deitu ditu Begoña Gomez, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentearen emaztea, eta Cristina Alvarez, haren aholkularia Moncloan, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita. Irailaren 11n deklaratu beharko du Gomezek Madrilgo Auzitegian, eta Alvarezek, berriz, bezperan, irailaren 10ean. 

Unibertsitateko bere katedrako lanetan lagundu ziezaion, Begoña Gomezek Cristina Alvarez aholkularia kontratatu izanagatik diru publikoa bide gabe erabiltzea egozten dio epaileak Pedro Sanchezen emazteari. Presidentearen emaztearen Moncloako aholkularia nahieran kontratatzen da eta, orain arte, gobernuburu guztien emazteek erabili dute laguntzaile-figura hori.

Ez da hau lehen aldia Peinado epailea Begoña Gomez auzipetzen saiatzen dena. Aurretik ere influentzia trafikoa, ustelkeria, edota intrusismoa egotzita ikertu izan du.

Are gehiago, Moncloako aholkulariaren auziarekin lotuta Felix Bolaños ministroa bera ere inputatzen saiatu zen, baina Auzitegi Gorenak atzera bota zuen. Aldiz, Madrilgo Lurralde Auzitegiak kontratazio hartan diru publikoa bidegabe erabili ote zen ikertzea defendatu zuen eta erabaki hartan oinarrituta eman du urratsa orain Peinado epaileak.

Torresk Gomezen errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eskatu du

Angel Victor Torres Lurralde Politikako eta Memoria Demokratikoko ministroak gogoratu du Gorenak, jada, atzera bota zuela auzi hori. Eta Begoña Gomezen errugabetasun-presuntzioa errespetatzeko eskatu du.

"Auzitegi Gorenak argi eta garbi esan zuen ez zegoela ustezko diru publikoa bidegabe erabiltzearen deliturik Espainiako Gobernuko presidentearen emazteari dagokionez", adierazi du Torresek.

 

Zure interesekoa izan daiteke

María Chivite
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Chiviteren esanetan, UCOk "ez du Nafarroako Gobernua legez kanpoko kontuekin lotzen"

Nafarroako lehendakariak nabarmendu du bere Gobernuak "barneko nahiz kanpoko auditoriak eskatu" dituela, eta "Parlamentuan irekitako ikerketa-batzordearekin kolaboratzen" ari dela "gardentasun ariketa" eginez. PSN-PSOEren idazkari nagusi gisa azpimarratu duenez, ez zeukan UCOren azken txostenean esan direnen berri eta erabat arbuiatu ditu gertaerak "politikara gizartearen alde lan egitera gatoz, eta ez nork bere alde egiteko".

ley de secretos
18:00 - 20:00
Zuzenean
Duela  min.

Sekretu Ofizialen Legea, "orban" bat Espainiako demokrazian

1968ko Sekretu Ofizialen Legea diktadura frankistaren baitan sortu zen, eta diktadorea hil zenetik 50 urte igaro diren arren, oraindik ez da haren erreforma egin. Espainiako Estatuan indarrean dagoen sekretu ofizialen erregimenak Ministroen Kontseiluari eta Estatu Nagusiko Buruen Kontseiluari ahalmena ematen die Estatuaren segurtasuna eta defentsa arriskuan jar dezakeen informazioa bi kategoriatan sailkatzeko: sekretua eta erreserbatua.

Gehiago kargatu
Publizitatea
X