Pradales, ertzainen eta udaltzainen aurkako erasoei buruz: "Indar politiko guztiok gaitzetsi behar ditugu, salbuespenik gabe"
Imanol Pradales lehendakariak eskatu du Ertzaintzak udan jasan dituen erasoak alderdi guztiek "aho batez, argi eta garbi" gaitzestea, "salbuespenik gabe". Gainera, ohartarazi duenez, "bizikidetzaren, tolerantziaren eta biktima guztien oroimenaren aurkako jarrerek ez dute lekurik gure herrian".
Politikari buruzko albiste gehiago
Alderdiek "onartezintzat" jo dituzte Gasteizko istiluak, eta Erne sindikatuak Ertzaintzako buruak "berehala kargugabetzeko" eskatu du
Igande honetan Falange Españolak Gasteizen eragindako istiluei aurre egiteko dispositiboa "eskasa" izan zela kritikatu du Ernek. EH Bilduk erantzukizunak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari, "inoiz egin behar ez zen" ekitaldia egitea baimentzeagatik.
Askatu egin dituzte Gasteizen Falangearen ekitaldiaren osteko istiluetan atxilotutako 19 lagunak
Atxilotuei desordena publikoko delitu bat leporatzen zieten, segurtasun-dispositiboko agenteen aurka harriak eta hainbat material jaurtitzeagatik. Atxilo hartutako guzti-guztiak Falange Españolaren ekintzaren aurkako kontramanifesazioan ari ziren parte hartzen.
Eusko Jaurlaritzak Gasteizen izandako istiluak gaitzetsi ditu: "Bizikidetza urratzen duten gertaera oso larriak dira"
Gasteizko alkate Maider Etxebarriak, PPko legebiltzarkide Ainhoa Domaicak eta SiPE, Euspel eta ESAN sindikatuek ere gogor gaitzetsi dute arabar hiriburuan jazotakoa. Guztira, 19 pertsona atxilotu dituzte, eta 19 ertzain zauritu dira istiluetan.
Aske Antolakundeak elkartasuna adierazi die Falangeko elkarretaratzean atxilotutakoei eta zauritutakoei
Aske Antolakundeak manifestazioa egin du Gasteizen, Falange Espainolaren bilkuran parte hartzen ari zirenei aurre egitera joandakoen artean atxilotutakoei eta zauritutakoei elkartasuna adierazteko. "Atxilotuak askatu" lelopean, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu dira manifestariak, 17:00etan, atxilotuak askatzea eskatzeko.
Sanchezen aurkako txistuak entzun dira aurten ere Madrilen, urriaren 12ko desfile militarrean
Aurreko urteetan bezala, aurten ere Pedro Sanchezen aurkako txistuak entzun dira. Imanol Pradales lehendakaria eta beste bost erkidegotako presidenteak ez dira bertan izan, eta aurten Santiago Abascal ere ez da joan, Sanchezekin bat ez egiteko.
ELAk eta Ernaik elkarretaratzea egin dute Gasteizen, faxisten presentziagatik protesta egiteko
Hispanitatearen Egunaren eta Falange Españolak Gasteizen deitutako bilkuraren kontrako elkarretaratzea egin dute ELAk eta Ernaik, istiluak izan diren tokitik aldenduta. Faxistak Gasteizen inoiz ez direla ongi etorriak izango aldarrikatu dute.
Guardia Zibilaren zaindariaren eguna ospatu dute Arabako komandantzian
Maider Etxebarria Gasteizko alkateak Pilarreko Ama Birjinaren egunean parte hartu du Arabako hiriburuan, Sansomendiko komandantzian. Marisol Garmendia Espainiako Gobernuaren EAEko ordezkaria eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea ere izan dira bertan.
Euskadiko PPk Latinoamerikako elkarteekin ospatu du, lehen aldiz, Hispanitatearen Eguna
Dantza emanaldiez gain, Ameriketako hainbat herrialdetako postuak izan dira, hala nola Kuba, Paraguai, Bolivia, Venezuela, Nikaragua eta Ekuadorkoak. Ekitaldian, nazio horien bandera eta ikurrak erakutsi, eta bertako produktuak eskaini dituzte dastatzeko.
Gutxienez 19 pertsona atxilotu dituzte Falange Espainolak Gasteizen deitu duen bilkuran izandako istiluetan
Faxistek elkarretaratzea deitu dute gaur goizean Arabako hiriburuan, Hispanitatearen Egunaren harira, eta ehunka pertsona bertaratu dira kontramanifestazioa egitera. Istiluak sortu dira Ertzaintzarekin, eta desordena publikoak izan dira, Ertzaintzak baieztatu duenez.
Istiluak Gasteizen Falangek antolatutako ekitaldian
Faxisten deialdiari aurre egitera bertaratu dira ehunka pertsona, eta istiluak sortu dira Ertzaintzarekin. Pertsonaren bat atxilotu dute.