'KOLDO AUZIA'

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Chivite, Senatuko ikerketa batzordean agerraldia egiteko PPren eskaeraren aurrean: "Joan egingo gara"

Popularrek Nafarroako Gobernuko presidentea deitu nahi dute 'Koldo auzia'ren adar guztiak aztertzeko Senatuan egingo den ikerketa-batzordera.

PAMPLONA, 30/06/2025.- La presidenta de Navarra, María Chivite (c), a su llegada al Parlamento para explicar el proceso de adjudicación de las obras de Belate, y donde se aprobarán las normas para la Comisión de Investigación sobre adjudicaciones de obras públicas en la Comunidad foral, este lunes. EFE/ Villar Lopez
Maria Chivite, artxiboko irudi batean.

Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidentea, PPk Senatuko 'Koldo batzorde'ra deituko duela iragarri berritan: "Han emango ditugu azalpenak".

Alicia Garcia PPk Senatuan duen bozeramaileak asteazken honetan adierazi du bere alderdiak Goi Ganberan duen gehiengoa erabiliko duela Maria Chivite Nafarroako presidentea 'Koldo auzia'ren adar guztiak aztertzeko Senatuan egingo den ikerketa-batzordera deitzeko.

Senatuan emandako prentsaurrekoan, Garciak esan du Chivite "sanchismoaren iksale azkarra" dela, eta "PSOEko buruzagien poltsikoak bete zituzten eskupekoen truke obra publikoaren esleipen-sare ustel bat eraikitzea" egotzi dio.

Guardia Zibilak Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiari buruz egindako azken txostenaren ondoren, Nafarroako presidente sozialista ikerketa-batzordean agertu beharrekoen zerrendan sartu zuten, baina ez zuten data zehatzik zehaztu.

Zure interesekoa izan daiteke

Entrevista en Radio Euskadi al obispo de Vitoria Juan Carlos Elizalde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Elizalde: "Erakundeek eta herritarrek ez digute esker onik adierazi San Frantzisko eliza Martxoak 3 Memorialaren esku uzteagatik"

Gasteizko gotzaina kexu agertu da administrazio alorrean dagoen "moteltasun izugarria" tarteko, eta biktimen elkarteekin "tentsioa" dagoela aitortu, eta horrek "patronatu lasaia" edukitzea zailtzen duela erantsi du. Hala ere, "hainbeste urteren ostean" proiektu bat egotea positibotzat jo du, eta garrantzia kendu dio Memorialak 1976ko sarraskiaren urteurrenerako ateak ez irekitzeari. 

maria-ubarretxena
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ubarretxena: "Urte luzetan itxita egon den Gizarte Segurantzaren atean zirrikitu bat zabaldu dugu etorkizunari begira"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburua "lasaiago" agertu da iaz adostutako bost eskumenak transferituta, eta gainerakoak negoziatzen jarraituko dutela azpimarratu du. Ez du uste Sanchezen gobernuarekin itxiko dituzten azken eskumenak izango direnik; nolanahi ere, "kezka" azaldu du balizko gobernu aldaketa batek negoziazioa zailduko lukeelako, batez ere tartean eskuin-muturra egonda.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X