Polemika, urte judizialaren hasiera ekitaldira begira: Garcia Ortiz bertan izango da; Feijoo, ordea, ez
Elkarteen ustez, "erabat ezohikoa" da Auzitegi Gorenak auzipetutako fiskal nagusia bertan izatea, eta PPren buruak iragarri du ez dela ostiraleko ekitaldira joango, "Erregearen aurkako talka instituzionalaren alde" ez egitearren.
Felipe VI.ak Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusia hartu zueneko irudia. Argazkia: EFE
Fiskalen bi elkartek eta epaileen batek Alvaro Garcia Ortiz Estatuko fiskal nagusiari eskatu diote ez dadila ostiral honetako urte judizialaren irekiera ekitaldira joan. Haien ustez, ez luke joan behar, "errespetuagatik", auzipetua dagoelako eta Auzitegi Gorenean epaiketaren zain dagoelako.
Magistraturaren Elkarte Profesionalak , Fiskalen Elkarteak eta Fiskalen Elkarte Profesional eta Independenteak ohar bat igorri dute, Garcia Ortizek ekitaldian parte har ez dezan. Felipe VI.a Espainiako erregea bertan izango da, eta baita Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiko eta Auzitegi Goreneko presidente Isabel Perello ere.
Idatzian, elkarteek adierazi dute auzipetutako inor erregearekin batera esertzea "erabat ezohikoa" dela eta "zuzenbide-estatuaren oinarrizko printzipioaren kontrako mespretxuzko ekintza" dela, eta arriskua dagoela, Justiziaren sinesgarritasunari eta karrera judizial eta fiskalari ez ote dion kalte egingo.
Era berean, azpimarratu dute Garcia Ortizen errugabetasun-presuntzioa errespetatzen dutela, baina adierazi dute "erakundeekiko eta ordezkatzen dutenarekiko errespetua interes partikularren gainetik" dagoela.
Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularraren presidenteak baieztatu du ez dela urte judizialaren irekiera ekitaldira joango. X sare sozialean zabaldutako mezu batean azaldu duenez, ez du "aurrekaririk gabeko talka instituzionalaren alde egin nahi".
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari urte judizialaren irekiera "zikintzea" leporatu dio Feijook, auzipetutako fiskal nagusi bat erakundearen buru mantentzen duelako eta Auzitegi Gorenean esku hartzen uzten diolako.
Gobernuaren erantzuna Felix Bolaños Presidentzia, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroaren bitartez iritsi da. Feijooren erabakia "erregearekiko eta erakundeekiko begirune falta larria" dela esan du, eta gogorarazi du "erakunde demokratikoak errespetatzea funtsezkoa" dela zuzenbide-estatuetan.
Zure interesekoa izan daiteke
Espainiako Gobernuak guztiz gezurtatu du AEBko Armadarekin lankidetza adostu izana
Karoline Leavitt Etxe Zuriko bozeramaileak arratsaldean adierazi duenez, Espainiako Gobernua prest dago AEBko Armadarekin lan egiteko.
Lehendakariak esan du Belgika Euskadirentzat hainbat alorretan "aliatu bat" dela
Bart De Wever Belgikako lehen ministroarekin bildu da gaur Imanol Pradales lehendakaria Bruselan, eta hainbat alorretan bi herrialdeen arteko lankidetza aukerak ikusten ditu. Besteak beste, industria, euskararen ofizialtasuna eta Makroeskualde Atlantikoa aipatu ditu.
Abalosen eta Koldoren aurkako musukoen auziko epaiketa apirilaren 7an hasiko da, Auzitegi Gorenean
Funtzionario-eroskeria, eragimen-trafikoa, baliabideak bidegabe eralgitzea, erakunde kriminala, lehen eskuko informazioaz baliatzea, faltsukeria eta prebarikazio delituengatik epaituko dituzte.
Estatuak 1976ko Gasteizko sarraskian izan zuen papera aitortzea baztertu du Senatuak, eztabaida gogor batean
Tentsioa areagotu egin da Josu Estarrona EH Bilduren senatariak, PPren aulkiari begira eta ukabila gora zuela, hau esan duenean: "Hil ezin izan zenituzten langileen bilobak gara!". Javier Arenasek (PP) Estarronaren esaldia kentzeko eskatu dio presidenteari, eta Javier Maroto Senatuaren presidenteordeak onartu egin du eskaera.
AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik" lan egiteko eskatu dio Pradalesek EBri
Imanol Pradales lehendakariak AEBren eta Iranen arteko gatazka baretzeko "batasunetik eta ahots bakarrarekin" lan egiteko eskatu dio Europar Batasunari, eta aldez aurretik estatuek bat egin beharko dute, "Europan zatiketa ez delako positiboa".
Feijoo Aitor Estebanekin bildu da: "Niri Gernikako Estatutua bere horretan gustatzen zait"
PPren presidenteak adierazi du kezkaturik dagoela “Bilduk sinatuko” omen duen erreforma dela eta. EAJko iturriek, bestalde, bi buruek bilera izan dutela baieztatu diote EITBri. "Alderdi demokratiko guztiekin" egin ohi dituela bilerak adierazi dute, eta ez dute edukiari buruzko zehaztasunik eman.
Sanchezen agerraldia, bost titularretan
Pedro Sanchezek 2003an Iraken inbasioarekin ezagun egin zen "gerrari ez" leloa berreskuratu du Ekialde Hurbileko gatazkaren aurrean, eta ohartarazi du Espainia ez dela izango munduarentzat txarra den zerbaiten konplize, bakarren baten errepresalien beldur, Donald Trumpi erreferentzia eginez.
Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"
AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".
Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako
Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".
Pradales lehendakariak hainbat gai ekarri ditu Bruselara
Lehendakaria Bruselara egiten ari den bidaia ofizialaren gakoak eman dizkigu Garazi Ayestak. Arratsaldean, Belgikako lehen ministroarekin bilduko da, eta euskara Europako erakundeetan ofizial izatea mahai gainean jartzea espero da.