Albiste da
Real-Athletic derbia, zuzenean EITB |

Gazte antolakundea

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ernai irailaren 14an mobilizatuko da, Donostian, independentziaren alde

Kontxako Banderako estropaden finalarekin bat eginez, gazte antolakundeak independentziaren aldeko "beste bultzada bat" ematearen alde egingo du.

Comparecencia de Ernai en Zarautz.



REMITIDA / HANDOUT por ERNAI

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

04/9/2025

Ernairen agerraldia, Zarautzen. Argazkia: Ernai

Ernai gazte antolakundea irailaren 14an mobilizatuko da, Kontxako Banderaren estropaden finalarekin batera, Donostian, independentziaren alde, haren ustez, "zapalkuntzarik gabeko herri bat eraikitzeko bide bakarra" baita.

Ernaiko 100 bat militantek agerraldia egin dute ostegun honetan Zarautzen, mobilizazio nazionalean parte hartzera deitzeko. Azaldu dutenez, 13:00etan abiatuko da, Donostiako Bulebarretik, 'Ekin eta bultza askatasunera' lelopean.

Ernairen ordezkariek adierazi dutenez, Txiki eta Otaegi independentistak fusilatu zituztenetik 50 urte igaro direnean, mobilizazioa "memoria ariketa bat izango da, baina, batez ere, aurrera begiratzekoa".

Gainera, "gazteek aurreko belaunaldiaren lekukoa hartzeko eta Euskal Herria askatasunera eramateko garaia" iritsi dela aldarrikatu dute, "Euskal Herriaren independentzia baita zapalkuntzarik gabeko herria eraikitzeko bide bakarra".

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sanchezek "gerrari ez" leloa defendatu du, eta adierazi du ez dela Trumpen "errepresalien beldur"

AEBk eta Israelek Irani egindako erasoaren harira egindako adierazpen instituzional batean, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak azpimarratu du Espainiaren jarrera argia dela: nazioarteko zuzenbidea ez errespetatzea arbuiatzea eta iraganeko akatsetan erortzea saihestea. Ohartarazi duenez, Espainia "ez da munduarentzat txarra den zerbaiten konplize izango, baten baten errepresalien beldurragatik soilik".

Jauregi Trump
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Jauregik uste du Trumpek "oztopoak" izango lituzkeela Espainiarekiko merkataritza harremanak eteteko, Europa "merkatu bakarra" delako

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak Euskadi Irratian esan du Trumpek "zail" izango lukeela Espainiaren kontrako merkataritza blokeoa aplikatzeko, Europa "merkatu bakarra" delako. Europaren indarra "batasunean" dagoela nabarmendu du. Hala ere, adierazi du AEBko Gobernuak "neurri indibidualekin min egin dezakeela".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X