Kataluniako Justizia Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu ikasgeletan katalana babesten duen dekretuaren hainbat artikulu
Epaiak hamar bat artikulu baliogabe utzi ditu, besteak beste, katalana komunikazio- eta ikaskuntza-hizkuntza gisa eta irakaskuntza- eta administrazio-jardueretako ohiko hizkuntza gisa ezartzen zutenak. Generalitateak helegitea jar dezake.
Kataluniako Auzitegi Nagusiak bertan behera utzi ditu Kataluniako eskoletan katalana hizkuntza nagusi izateko Generalitateak onartu zuen dekretuaren zenbait atal. Hezkutza Elebidun baten aldeko Asanbladak aurkeztutako helegitea partzialki aintzat hartu du beraz, Auzitegiak.
Erakunde horren arabera, dekretu horren ondorioz, unibertsitatez kanpoko hezkuntza sisteman gaztelera "baztertuta" geratzen zen, eta epaileek arrazoi eman die. 2024ko maiatzean onartutako dekretuaren atal ia gehienak utzi dituzte bertan behera.
Aurrez ere behin behinean indargabetuta zegoen legea da. Dekretuaren arabera, katalanak ikasleen artean ez ezik, irakasleen artean ere hizkuntza nagusi izan behar zukeen, klase garaian, administrazioan, familiekin izan beharreko harremanetan, eskola materialean eta kurtso amaierako ebaluazioetan.
Auzitegi Gorenak hamar bat artikulu baliogabetu ditu. Epaiaren arabera, "desoreka dago katalanaren mesedetan, eta gaztelaniari buruz jasotakoek ez dute aukera ematen irakaskuntza orekatuaren bermea errespetatzeko, ikasleek derrigorrezko irakaskuntzaren amaieran katalana eta gaztelania ahoz eta idatziz menderatzeko aukera izan dezaten".
Erakundeak Generalitateari eskatu dio berma dezala "gaztelania komunikazio-hizkuntza gisa benetan eta modu eraginkorrean". Generalitateak helegitea aurkez dezake epaiaren aurka.
Zure interesekoa izan daiteke
Podemosek zuhurtzia eskatu du, baina ez du baztertzen infiltratutako poliziak edo ultraeskuindarrak egotea istiluen atzean
Mikel Irujo eta Aitana Duque EAJren hautagaiak izango dira Nafarroako Parlamenturako Geroa Bairen zerrendan
Deustu, istiluen biharamunean: 55.000 euroko kalteak zenbatu dituzte
ErNEk Alfonso Garaikoetxea kargugabetzea eskatu du, Bilboko istiluak direla eta
Insaustik ziurtatu du indarkeria ez dela itzuliko Donostiako kaleetara, Blocusen deialdien aurrean
Javier de Andrés: "Absentismo daturik txarrenak dituen erkidegoa gara"