Ibone Bengoetxea: "Munduko txapelketa ekartzeko marra gorria akordio orekatua da"
Bilbo eta Donostia 2030eko Munduko Futbol Txapelketaren egoitza izateari buruz galdetu dio Amaia Martinez Voxeko legebiltzarkideak Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari. FIFAren baldintzak "ez dira gutxi, ezta txikiak ere", Bengoetxearen hitzetan, eta hirietako mugikortasuna mugatzea edo munduko txapelketak "hiriko beste ekitaldi propioekin" bat ez egitea nabarmendu du horien artean. Eusko Jaurlaritzak "ez du txeke zuririk sinatuko, ezta hankak, eskuak eta ahoa lotuko ere", gaineratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak ertzain baten aurka Leioan izan den "seinalatze publikoa" gaitzetsi du
Hainbat kartel agertu dira Leioako ikastetxe baten inguruan, maiatzaren 23an Loiuko aireportuan izan zen Ertzaintzaren dispositiboaren arduraduna seinalatuz.
Zapatero kontrabando eta delitu fiskalengatik ikertzen ari da Calama epailea, bulegoan aurkitutako bitxiengatik
Plus ultra auzia ikertzen ari den Auzitegi Nazionaleko epaileak pieza bereizitua zabaltzea agindu du 1,3 milioi euroko balio estimatua duten bitxien harira, horien jatorria behar bezala "justifikatuta" ez dagoelakoan.
EH Bildu abstenitu egin da, eta zabalik utzi du ados jartzeko aukera EPEetan euskarari segurtasuna emateko
Koalizio abertzaleak ez du argitu proposamenaren behin betiko onarpena babestuko duen, baina "akordiorik eza ez da aukera bat", ohartarazi du.
Pradalesek, aita santuak Kanarietara egindako bisitan: "Gizarte aurreratuek migratzaileen integrazioan lagundu behar dute"
Imanol Pradalesek adierazi du Euskadik Estatutik Europako iparraldera mugitzen diren 45.000 pertsonaren joan-etorriari erantzun behar izan diola.
Fujimori berriro jarri da Sanchezen aurretik, Peruko hauteskundeen boto-zenbaketaren azken txanpan
Akten % 98,2 zenbatuta, Fujimorik 9.032.651 boto (% 50,001) eskuratu ditu, eta Sanchezek, berriz, 9.032.000 (% 49,999). 30 egun barru jakinaraziko dituzte hauteskundeen behin betiko emaitzak.
Joseba Azkarraga: "Ez dago inolako amnistia prozesurik, espetxeetako araudiaren aplikazio soila baizik"
ETAko presoen eskubideen aldeko Sare mugimenduaren bozeramaileak euskal Espetxe Batzordeak egiten ari diren lana defendatu du. ETAk indarkeria behin betiko utzi zuenetik 15 urte igaro direnean, konfrontazio aroa itxi beharko litzatekeela uste du, bizikidetza handiagoko etapa bati ekiteko, betiere indarkerien biktimen mina "erabat errespetatuz".
Sumar: "Estatutu markoak ekarri behar dituen hobekuntzen aurrean oposizioaren buru jartzea erabaki du Osasun sailburuak"
Jon Hernandez Sumarrek Eusko Legebiltzarrean duen bozeramaileak nabarmendu duenez, Alberto Martinez sailburua "sindikatuetako baten aldarrikapen zehatz batean tematzen ari da: Estatutu propioa izatea".
Arabak eta Gipuzkoak turismo-tasa ezartzea onartu dute
Bizkaiak joan den astelehenean onartu zuen, eta modu horretan, EAEko hiru lurralde historikoetan 2027ko urtarrilaren 1etik aurrera hasiko dira zerga berria kobratzen.
AEBk Plus Ultrako akziodun baten komunikazioak nola lortu zituen argitzeko eskatu du Zapaterok
Abokatuaren esanetan, AEBren eta Espainiaren arteko informazio-trukeak "arrazoizko zalantzak" sortzen ditu berme juridikoiei dagokienez.