ARABA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amurrion ertzain baten aurkako pintaketak agertu direla salatu du Segurtasun Sailak

Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 'zipaio' deitu diote, eta 'Alde hemendik' idatzi dute horren ondoan.

Amurrioko (Araba) Basarte futbol-zelaian entrenatzen den ertzain baten aurkako pintaketak ikertzen ari dela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak.

Aipatu iturriek zehaztu dutenez, 'zipaio' deitzeaz gainera, 'Alde hemendik' idatzi dute horren ondoan.

Segurtasun Sailak elkartasuna eta gertutasuna adierazi dio aipatutako agenteari, eta eraso hori gaitzesteaz gain, honakoa nabarmendu du: "Horrelako gertaerek ez dute lekurik gure gizartean".

"Egitate onartezinak dira, iraganeko garaiak gogorarazten dituzte eta bizikidetzaren aurkako eraso larriak dira. Gizarte demokratiko batek ez du horrelako gertaerarik onartu behar, eta gure gaitzespen irmoena erakutsi behar dugu gizarte gisa", adierazi du Segurtasun Sailak.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X