Osasuna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Amiantoaren biktimek laguntzak jasotzeko ziurtagiria eskatu ahal izango dute ostegun honetatik aurrera

Eskaria aurkeztu eta gehienez hiru hilabeteko epean eman beharko dute ziurtagiria.

AMIANTO PROTESTA CCOO EUSKADI
Amiantoak osasunean dituen ondorioak salatzeko protesta baten artxiboko irudia.

Amiantoaren eraginpean egon diren pertsonek bihartik, irailaren 18tik, eskatu ahal izango dute osasun-kalteengatik sortutako konpentsazio-funtsaren laguntzak jasotzeko behar den ziurtagiria.

Asteazken honetan Alberto Martinez sailburuak Amiantoaren Balorazio Taldea sortzeko agindua sinatu ondoren, izapideak bihartik aurrera has daitezkeela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak.

Talde horrek aurkeztutako eskaerak eta dokumentazioa aztertuko ditu, eta amiantoaren eraginez sortutako patologiak egiaztatzeko irizpena egingo du. Ondoren, Osasun Publikoko Zuzendaritzak ziurtagiria emango du, eta horrek bidea irekiko die biktimei Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak kudeatzen dituen konpentsazio ekonomikoak jasotzeko.

Agindua ostegunean argitaratuko dute Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA), eta hortik aurrera eskabideak aurkeztu ahal izango dira, bai modu elektronikoan, bai aurrez aurre, Zuzenean zerbitzuaren egoitzetan.

Balorazio Taldea hiru kidek osatzen dute: Osasun Publikoko teknikari bat; laneko osasunean aditua den Osalaneko mediku bat; eta ingurumen osasunean aditua den beste teknikari bat.

Aginduak jasotzen duenez, eskaria aurkeztu eta gehienez hiru hilabeteko epean eman beharko dute ziurtagiria.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Hasi da hauteskunde kanpaina Andaluzian

Sevillan ekin die kanpainako ekitaldiei Alderdi Popularrak; Granadan, Alderdi Sozialistak. Moreno Bonilla PPko hautagai eta gaur egungo presidenteak gehiengo absolutua nahi du; ez du Vox nahi bere gobernuan. Jarraitzaileei botoa ematera joateko deia egin die, inkestek iragartzen duten gehiengo absolutua ziurra ez delakoan. Alderdi Sozialistaren hautagai Maria Jesus Monterok, berriz, inkestek iragartzen dizkioten emaitza txarrak irauli nahi ditu eta zerbitzu publikoen aldeko defentsan oinarritu du kanpaina.

REBEKA UBERA LAURA GARRIDO
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Medikuen gatazkan esku hartzeko eskatu diote EH Bilduk eta PPk Osasun sailburuari

Medikuen grebaz aritu dira gaur, besteak beste, Eusko Legebiltzarrean. EH Bilduk medikuen lan-baldintzak hobetzeko mozioa eraman du ganberara, eta Rebeka Ubera koalizioko legebiltzarkideak Alberto Martinez Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuari eskatu dio, fitxa mugitu eta neurriak hartzeko aferan.  Alderdi Popularreko Laura Garridok ere defendatu du Jaurlaritzak badituela eskuduntzak, medikuen egoera hobetzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X