MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Txiki eta Otaegi biktimak direla azpimarratu du, baina urteurrena ez instrumentalizatzea eskatu du

18:00 - 20:00
María Ubarretxena, gobernu-kontseiluaren osteko agerraldian. EITB

"'Txiki' eta Otaegi gobernu frankistak fusilatu zituen, biktimak dira, eta giza eskubideen urraketa onartezina jaso zuten, baina urteurren hau ezin da instrumentalizazio gisa erabili", adierazi du Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzako bozeramailean gobernu bilareraren osteko prentsaurrekoan. 

Politikari buruzko albiste gehiago

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Imanol Pradales lehendakariak jarrera "irmoagoa eta batuagoa" eskatu dio Europar Batasunari Gazako sarraskiaren aurrean

Gazako sarraskiaren aurrean, Europak “jarrera irmoagoa eta batuagoa” behar duela esan du gaur goizean Imanol Pradales lehendakariak, Europar Batasunak Espainian dituen enbaxadoreei egindako harreran. Tartean, Alemania, Italia, eta Herbehereetako  enbaxadoreak zeuden, Palestinako estatua aitortu ez dutenak. Lehendakariak dioenez, jarrera irmoagoa ez izateak “sinesgarritasuna kentzen dio” Europar Batasunari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuari 10 dokumentu helaraziko dizkiotela azpimarratu du Ubarretxenak, urtea amaitu baino lehen "Estatutua ixteko"

Eusko Jaurlaritzako Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu sailburuak azpimarratu du datorren astean joango direla Madrilera, aireportuen transferentziari buruz hitz egiteko. Era berean, urtea amaitu baino lehen Estatutua "itxiko" litzatekeela azpimarratu du: "Estatuak orain arte ez digu denbora gehiago eskatu", esan du. Jatorrizko adierazpenak, gaztelaniaz, Radio Euskadiko elkarrizketatik. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Arnaldo Otegi, elkarrizketa nazionalaz: "Guk ez ditugu galdera guztien erantzunak, eta jendearekin bilatu nahi ditugu erantzun horiek"

Otegik adierazi du “oso baiztapen sakona, eta termino politikoetan oso garrantzitsua” izan zela Imanol Pradalesek autogobernurako garai ilunak etor daitezkeela esatea. Koalizioaren koordinatzaile nagusiak azpimarratu du “hain zuzen ere, garai ilun horiek ez etortzeko, edo etortzen badira aurre egiteko prest agertu" direla.

Gehiago kargatu