EAEko Auzitegi Nagusiak eta Jaurlaritzak epaitegietako plantilla handitzeko eskatu dute, “gainezka daudelako”
Lehendakariak eta Auzitegi Nagusiko presidenteak EAEko epaitegien saturazioa salatu dute urte judizialaren irekiera ekitaldian. Justizia ministroak iragarri du Espainiako Estatuan hiru urtean 2.500 plaza sortuko direla.
Felix Bolaños Justizia ministroa, Imanol Pradales lehendakaria eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidentea, urte judizialaren irekierako argazkian. EFE.
Epailerik eza eta sistema judizialaren saturazioa izan dira ostiral honetan Bilbon egin den Euskadiko urte judizialaren irekiera ekitaldiko hizpide nagusiak. Felix Bolaños Presidentetza, Justizia eta Gorteekiko Harremanetarako ministroa bertan zela, Imanol Pradales lehendakariak eta Iñaki Subijana EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko presidenteak EAEko auzitegien plantilla indartzeko eskatu dute, epaitegien "saturazioari" erantzun ahal izateko. Ministroak iragarri du Estatuan hiru urtetan 2.500 plaza sortuko direla.
Bere hitzaldian, Subijanak epaitegietan lanpostu gehiago sortzeko eskatu du, "Euskadiko plantillaren defizitari" aurre egiteko, erkidegoko "justizia sistemaren punturik ahulena" hori dela iritzita. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiko ordezkari nagusiak sistema instituzionalaren egoeraren erradiografia egin du, eta lan pilaketaren indizeek gorantz jarraitzen dutela azpimarratu du. EAEn 100.000 biztanleko 10,1 epaile ditugula adierazi du, Europar Batasuneko batez bestekoa baino 7 puntu gutxiago.
Datu horien arabera, hiriburuetako eta Barakaldoko instantzia-epaitegiak dira saturatuenak, baita Bilboko lan-arlokoak ere. Hala ere, ohartarazi du "tentsio-puntuak" ikusten hasi direla zigor-arloan, "batez besteko iraupena luzatuta".
Horren aurrean, "dauden beharrak eta datozen urteetan erretiroarekin sor daitezkeenak kontuan hartuko dituen plazen deialdi plafinatua" egiteko eskatu du.
Era berean, kritikatu duenez, Botere Judizialaren Kontseilu Nagusiak (BJKN) eta Espainiako Gobernuak hartutako azken erabakiak "ez doaz norabide horretan". Hala, deitoratu egin du emakumeen aurkako indarkeriaren arloko epaitegi bakoitzean plaza judizial gehigarri bat sortzeko eskaera egin ondoren, Barakaldorako plaza bakar bat sortzea onartzen duen errege-dekretu bat argitaratu izana. Halaber, azaldu du BJKNk uztailean onartu eta Justizia Ministerioari igorri zion proposamenak "ezinbestekotzat" jotzen duela EAEn bost plaza judizial berri sortzea, baina horiek ez daudela lehentasunen artean.
Bestalde, Pradales lehendakariak esan du Justiziak "gero eta zorrotzagoa" den gizarte baten itxaropenei erantzuteko, "eraginkorra, azkarra, modernoa, gizatiarra, unibertsala eta hurbila" izan behar duela. Ildo horretan, "beharrezko giza baliabideak" behar direla nabarmendu du, eta nabarmendu duenez, alde hori "ez dago zuzenean Euskadiren eskumenetan".
Felix Bolaños Justizia ministroak ere epaileen lan-kargari buruz hitz egin du komunikabideen aurrean egindako adierazpenetan. Estatuko Gobernua Justizia alorrean egiten ari den "eraldaketak" egungo "oztopoei" erantzuna emango diela eta Espainiako epaile eta magistratuek "lan-karga zentzuzkoagoa izatea" lortuko duela esan du.
Azaldu duenez, Gorteetan hainbat arau izapidetzen ari dira, hala nola karrera fiskala eta judiziala zabaltzeko eta indartzeko legea, eta, horri esker, hiru urteren buruan, Estatuko epaile eta fiskalen plantillan 2.500 lanpostu gehiago izango dira.
"Hiru urteren buruan, demokraziaren historiako epaile eta fiskalentzako lan-eskaintza publikorik handiena egingo da", adierazi du. Alde batetik, ordezko epaileentzako ezohiko erregularizazio bat iragarri du, eta bestetik, epaile eta fiskalen 1.500 lanposturen eskaintza hiru urteren buruan (2025-2027).
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".