MEMORIA HISTORIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zarauzko eta Azpeitiko udalek Txiki eta Otaegiren aitortza ekitaldiak egin dituzte

Zarautzen ostiral honetan eta Azpeitian ostegunean aitortu dituzte Frankoren diktaduran fusilatutako bi gazteak, eta adierazpen instituzionalak irakurri dituzte "egin zitzaien injustiziaren aurrean elkartasuna eta gizatasuna” adierazteko.

Txikiri aitortza ekitaldia Zarautzen

Zarauzko Udalak harrera egin die Txikiren senitartekoei. Argazkia: EITB

Fusilatu zituztenetik 50 urte betetzera doazenean, Txiki eta Otaegiren oroimen eta aitortza ekitaldiak egin dituzte haien jaioterrietako udaletxeetan, Zarautzen eta Azpeitian. Franco diktadorea hil baino aste batzuk lehenago fusilatu zituzten, 1975eko irailaren 27an, FRAPeko beste hiru kide bezala, bata Bartzelonan eta bestea Burgosen.

Zarauzko Udalak ostiral arratsaldean ekarri du gogora Jon Paredes Manot Txiki. Xabier Txurruka alkateak adierazi duenez, erakundean ordezkaritza duten hiru alderdien (EAJ, EH Bildu eta PSE-EE) arteko lankidetzaren eta adostasunaren emaitza izan dira ekitaldia eta “aho batez” onartutako adierazpen instituzionala.

Azpeitiko Udalak ostegunean egin zion aitortza ekitaldia Angel Otaegi Etxeberriari. Kasu honetan ere, udalean ordezkaritza duten bi alderdiek (EH Bildu eta EAJ) adostu zuten adierazpen instituzionala, eta Nagore Alkorta alkateak irakurri zuen.

Otaegiri omenaldia Azpeitian

* Angel Otaegiri omenaldia. Argazkia: Azpeitiko Guka / Julene Frantzesena

Bi adierazpenetan jaso dutenez, Txikik eta Otaegik "bidezko prozesu batek bete beharreko printzipioak urratu zituzten" epaiketak izan zituzten eta exekuzioek haien "bizitzeko eskubidea urratu zuten".

Bi udalek "memoria publikoaren politika bat" egiteko borondatea agertu dute, eta "egia, justizia eta erreparazioa lortzeko eta memoriaren parte izateko eskubidea bete" nahi izan dute horrela.

"Berandu" datozen adierazpenak direla onartuta, bi biktimekin eta familiekin duten “zor morala” kitatzea helburu dutela aitortu dute; “egin zitzaien injustiziaren aurrean elkartasun eta gizatasun adierazpena” egitea.

Txikiren eta Otaegiren familiek parte hartu dute bi ekitaldietan. 

Zarautzen, Perdi Paredesek, Txikiren anaiak, eskerrak eman dizkie urte hauetan maitasuna erakutsi dieten herritarrei, baina familia "minduta" dagoela adierazi du, azken egunotan "anaiaren memoriarekiko injustizia" egin delako. Zarauzko Udalari zuzenduta, familiaren "zaurietan gatza bota" dela esan du.

Azpeitian, Mertxe Urtuzagak, Otaegiren lehengusinak, esan zuen fusilamendu horiek "Euskal Herriaren historiaren parte" direla, eta horren berri ematearen garrantzia azpimarratu zuen.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X