PSE-EE "Euskadi gidatzeko prest" dagoela aldarrikatu du Anduezak
EAEko sozialisten idazkari nagusiak gobernu maila guztietan duten papera nabarmendu du, eta egonkortasun, aurrerapen eta kohesio aro berri baten buruzagitza hartzeko gaitasun handiena dutela esan du.
PSE-EEk Arrosaren Jaia ospatu du larunbat honetan Durangon, azken ediziotik zazpi urtera, Eneko Andueza idazkari nagusiaren mezu irmo batekin: "Euskal sozialistak prest daude Euskadi gidatzeko". Landakon egindako ekitaldi batean, Anduezak bere alderdia "euskal politikaren funtsezko zutabe" gisa eta "agenda instituzionala markatzen duten politika aurrerakoien berme" gisa jarri du.
Buruzagi sozialistak militante historikoak eta hildako buruzagiak gogorarazi, eta egungo politikaren "gidari eta erreferente" direla esan du.
"Euskadi ez litzateke berdina izango gu gabe", adierazi du Anduezak, PSE-EEk etxebizitzaren, garraio publikoaren, merkataritzaren, turismoaren eta giza eskubideen arloan bultzatutako neurriak nabarmenduta. Anduerazen hitzetan, sozialisten presentziak herritarren benetako arazoetan oinarritutako politikak bermatzen ditu.
PSE-EEk "ezker erabilgarria" eta "zentralitate politikoa" ordezkatzen dituela eta hauteskundeetako konpromisoak errealitate bihurtzeko gai dela azpimarratu du euskal sozialisten buruak.
Etorkizun instituzionalari dagokionez, Anduezak eskubideak eta askatasunak blindatzen dituen autonomia estatutu berri baten alde egin du, baina baztertu egin du independentziarako bide bat bilakatzea. "Eztabaida subiranista hilda dago", adierazi du.
PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du Euskadiren arazoak ez direla eskumen gehiagorekin konpontzen, daudenak hobeto kudeatuta baizik. Ildo horretan, osasun publikoa indartu, hezkuntza hobetu, Europako funtsekin industria-politika bultzatu eta etxebizitza-parke publikoa zabaldu behar dutela esan du.
Datozen udal eta foru hauteskundeei begira jarrita, Anduezak ez lasaitzeko eta PSE-EE "hitzez hitz konpromisoak betetzen dituen eta euskal herritarren alde lan egiten dakien alderdia" dela erakusten jarraitzeko deia egin die militanteei.
Eneko Andueza, PSE-EEko idazkari nagusia
Helburua argia da: Euskadik berriro lehendakari sozialista bat izatea"
"Helburua argia da: Euskadik berriro lehendakari sozialista bat izatea", esan du Anduezak, bere alderdia "Euskadi hobekien ulertzen duena" dela sinetsita.
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ahotan hartuta, azken krisiei errezeta sozialdemokratekin erantzuten jakin duen "munduko liderra" dela esan du.
Anduezak Espainiako Gobernu sozialistaren hainbat lorpen aipatu ditu, eta, besteak beste, pentsioak indartu, gutxieneko soldata igo, enplegua sortu eta energia sektorean "salbuespen iberikoa" lortu duela nabarmendu du.
Bestalde, PSE-EEko idazkari nagusiak eskuinaren aurka egin du, proiekturik ez izatea egotzita, eta PP "eskuin-muturreko boto-emaileen fabrika" bihurtu izana egotzi dio Alberto Nuñez Feijoori. Sozialistek, berriz, egonkortasuna eta kudeaketa ona ekarri dutela adierazi du.
"Palestina aske bat"
Palestinaren egoeraren inguruan ere hitz egin du Eneko Anduezak. Horrekin batera, Espainiako Gobernuak egindako lana eta hartutako erabakiak goraipatu ditu. Anduezaren ustez, sozialistak "lehenak" izan dira Palestinako estatua onartzen eta Israel Gazako Zerrendan egiten ari den "basakeria" salatzen.
"Genozidio deitzen diogu genozidioari, eta sarraskia sarraskiari. Esaten dugu behingoz geldi daitezela gerra eta indarkeria, ez direla irtenbidea. Euskal sozialistok inoiz baino indartsuago esaten dugu, ondo baitakigu zer den giza eskubideak urratzen saiatzea, norbait suntsitzen saiatzea. Nik Palestina aske bat nahi dut, bakean dagoen Palestina bat. Nahikoa da!", esan du.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".