ARROSAREN JAIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

PSE-EE "Euskadi gidatzeko prest" dagoela aldarrikatu du Anduezak

EAEko sozialisten idazkari nagusiak gobernu maila guztietan duten papera nabarmendu du, eta egonkortasun, aurrerapen eta kohesio aro berri baten buruzagitza hartzeko gaitasun handiena dutela esan du.

Iragarkia
DURANGO (BIZKAIA), 27/09/2025.- La secretaria de Organización del PSOE, Rebeca Torró (d), el secretario general del PSE-EE, Eneko Andueza (i), y el portavoz en el Congreso, Patxi López, entre otros, han participado este sábado en la Fiesta de la Rosa organizada por los socialistas vascos en Durango (Bizkaia). EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00

Andueza eta Torro, Landakon (Durango). Argazkia: EFE

PSE-EEk Arrosaren Jaia ospatu du larunbat honetan Durangon, azken ediziotik zazpi urtera, Eneko Andueza idazkari nagusiaren mezu irmo batekin: "Euskal sozialistak prest daude Euskadi gidatzeko". Landakon egindako ekitaldi batean, Anduezak bere alderdia "euskal politikaren funtsezko zutabe" gisa eta "agenda instituzionala markatzen duten politika aurrerakoien berme" gisa jarri du.

Buruzagi sozialistak militante historikoak eta hildako buruzagiak gogorarazi, eta egungo politikaren "gidari eta erreferente" direla esan du.

"Euskadi ez litzateke berdina izango gu gabe", adierazi du Anduezak, PSE-EEk etxebizitzaren, garraio publikoaren, merkataritzaren, turismoaren eta giza eskubideen arloan bultzatutako neurriak nabarmenduta. Anduerazen hitzetan, sozialisten presentziak herritarren benetako arazoetan oinarritutako politikak bermatzen ditu.

PSE-EEk "ezker erabilgarria" eta "zentralitate politikoa" ordezkatzen dituela eta hauteskundeetako konpromisoak errealitate bihurtzeko gai dela azpimarratu du euskal sozialisten buruak.

Etorkizun instituzionalari dagokionez, Anduezak eskubideak eta askatasunak blindatzen dituen autonomia estatutu berri baten alde egin du, baina baztertu egin du independentziarako bide bat bilakatzea. "Eztabaida subiranista hilda dago", adierazi du.

PSE-EEko idazkari nagusiak azpimarratu du Euskadiren arazoak ez direla eskumen gehiagorekin konpontzen, daudenak hobeto kudeatuta baizik. Ildo horretan, osasun publikoa indartu, hezkuntza hobetu, Europako funtsekin industria-politika bultzatu eta etxebizitza-parke publikoa zabaldu behar dutela esan du.

Datozen udal eta foru hauteskundeei begira jarrita, Anduezak ez lasaitzeko eta PSE-EE "hitzez hitz konpromisoak betetzen dituen eta euskal herritarren alde lan egiten dakien alderdia" dela erakusten jarraitzeko deia egin die militanteei.

Eneko Andueza, PSE-EEko idazkari nagusia

Helburua argia da: Euskadik berriro lehendakari sozialista bat izatea"

"Helburua argia da: Euskadik berriro lehendakari sozialista bat izatea", esan du Anduezak, bere alderdia "Euskadi hobekien ulertzen duena" dela sinetsita.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea ahotan hartuta, azken krisiei errezeta sozialdemokratekin erantzuten jakin duen "munduko liderra" dela esan du.

Anduezak Espainiako Gobernu sozialistaren hainbat lorpen aipatu ditu, eta, besteak beste, pentsioak indartu, gutxieneko soldata igo, enplegua sortu eta energia sektorean "salbuespen iberikoa" lortu duela nabarmendu du.

Bestalde, PSE-EEko idazkari nagusiak eskuinaren aurka egin du, proiekturik ez izatea egotzita, eta PP "eskuin-muturreko boto-emaileen fabrika" bihurtu izana egotzi dio Alberto Nuñez Feijoori. Sozialistek, berriz, egonkortasuna eta kudeaketa ona ekarri dutela adierazi du.

"Palestina aske bat"

Palestinaren egoeraren inguruan ere hitz egin du Eneko Anduezak. Horrekin batera, Espainiako Gobernuak egindako lana eta hartutako erabakiak goraipatu ditu. Anduezaren ustez, sozialistak "lehenak" izan dira Palestinako estatua onartzen eta Israel Gazako Zerrendan egiten ari den "basakeria" salatzen.

"Genozidio deitzen diogu genozidioari, eta sarraskia sarraskiari. Esaten dugu behingoz geldi daitezela gerra eta indarkeria, ez direla irtenbidea. Euskal sozialistok inoiz baino indartsuago esaten dugu, ondo baitakigu zer den giza eskubideak urratzen saiatzea, norbait suntsitzen saiatzea. Nik Palestina aske bat nahi dut, bakean dagoen Palestina bat. Nahikoa da!", esan du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X