Aitor Estebanek estatus politiko berria eskatu du, EAJko buru gisa egin duen lehen Alderdi Egunean
Jeltzaleak goizean goizetik izan dira Forondan (Araba), ekitaldi eta ospakizunen artean. Alderdiak autogobernua eta estatus politiko berria izan ditu hizpide.
Autogobernuaren aldeko aldarria zabaldu du Forondan Aitor Estebanek, EAJko presidente gisa parte hartu duen lehen Alderdi Egunean.
Eszenatoki berritu batean, Estebanek lehen momentutik erakutsi du sentitu zuen emozio “deskribaezina”, baita bere hitzaldian zehar ere.
EAJko buruaren hitzaldian, autogobernuak leku berezia izan du. Estebanek esan duenez, Euskadik "autogobernu gehiago nahi du", eta norabide horretan lan egingo du alderdi jeltzaleak, "Gernikako Estatutua osatuz edo estatus berri baten bidez".
EBBko presidenteak adierazi du "erabateko autogobernua" lortzea izango dutela helburu. Hala eta guztiz ere, Estebanek argi esan du epe ertainean Europan erabakiko dela hori, ez Madrilen.
Horren harian, nabarmendu du subiranotasun nahiak EH Bildu eta EAJ batzen dituela, "alderdi oso ezberdinak garen arren".
Bestalde, PSE-EEri ohartarazi dio Euskadi nazio gisa aitortzea "ezinbesteko baldintza" dela.
AITOR ESTEBAN, EBB-KO PRESIDENTEA
Euskadik autogobernu gehiago nahi du. Herriak babesten bagaitu, erabateko autogobernu batera eramango dugu"
Horren harian, presidenteak jeltzaleen "tradizioaren ondarea" nabarmendu du, "hamarkada askotako konpromisoaren eta erabaki ausarten emaitza", eta horrek "herrialde fidagarria" eraiki izana ekarri duela.
"Muturreko garai bipolarrak" dituen garai honetan, Aitor Estebanek EAJren zentraltasuna defendatu du; alegia, ez ezkerrekoa, ez eskuinekoa izatea.
"Zentroago ezin gara egon. Orekan, zentzutasunean. Hori da gure politika egiteko modua, hori da gure konpromisoa, eta hala izaten jarraituko du", esan du Estebanek. EBBko presidentearen arabera, hori da politika egiteko modu egokiena, eta, beraz, bide horretan lanean jarraituko du EAJk.
AITOR ESTEBAN, EBB-KO PRESIDENTEA
Zentroago ezin gara egon. Orekan, zentzutasunean. Hori da politak egiteko gure modua, hori da gure konpromisoa, eta hala izaten jarraituko du"
Era berean, Madrilen hauteskundeak deitzen dituzten momentuan bertan EH Bildu Kongresurako zerrenda bateratuak proposatzeko "antzerkiari" ekingo diola iragarri du. "Zertarako? Zertan gaude ados, bada? Otegik esan berri du gure herriko politikek 180 graduko aldaketa behar dutela", azpimarratu du.
"Ezberdinak gara. Nahiz eta herri berekoak izan, gure ideiak ez datoz bat", erantsi du.
Amaitzeko, aipamen berezia egin dio munduko egoera "kezkagarriari"; alegia, "gerrak eta deshumanizazioa" nagusi diren garaiari. Horren aurrean, EAJko presidenteak erabateko elkartasuna adierazi dio Palestinari, eta gogor kritikatu du Israelgo Gobernuaren jokabidea.
Autogorbernua indartu
Imanol Pradales lehendakariak ere hitz egin du Forondan, "autogobernua indartzeko" beharra azpimarratzeko. Lehendakariaren arabera, oso zaila da agindutako eskumenak Madrildik Euskadira ekartzea, nahiz eta aurrerapenak izan diren azken hilabeteetan.
Pradalesen hitzetan, bere gobernuak "transferentzia guztiak eskuratzeko borrokan jarraituko du"; hain zuzen ere, "1979tik Euskal Herriarenak direlako, legez eta erreferendumez". Hala ere, Estatuan autogobernuari, nortasunari eta euskal erakundeei buruzko diskurtso "arriskutsuak" entzuten direla esan du.
Lehendakariak berretsi du Euskadi lanean ari dela, "ekaitzaren aurrean etxea babesteko ez ezik, etorkizuna prestatzeko ere". Mezu horrekin berretsi du Eusko Jaurlaritzak bere autogobernua blindatzen jarraituko duela.
Amaitzeko, Pradalesek nazioarteko egoera ere izan du hizpide bere hitzaldian. Palestinako herriak pairatzen duen "genozidioa" salatu du, eta Euskadiren elkartasuna nabarmendu du indarkeriaren eta gizatasun ezaren aurrean.
Bestalde, gogora ekarri du Madrilgo Erkidegoko presidente Isabel Diaz Ayusok presidenteen azken biltzarrean euskarari buruz esandakoak, eta honakoa esanda erantzun dio: "Ayuso, entzun, Euskadi euskaldun".
Migrazioa hizpide hartuta, esan du Euskadik ateak zabalik dituela "gurera etorri behar diren guztientzat, betiere arauak bete eta zaintzen badituzte".
Berbaldian, "euskal etxea" zaintzeko beharraz mintzatu da, eta babesa agertu die Ertzaintzari eta udaltzaingoei.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".