Ministroen Kontseilua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espainiako Gobernuak indarkeria bikarioaren aurkako lege-aurreproiektua onartu du

Indarkeria matxista mota hori emakumeen osotasun moralaren aurkako delitu gisa tipifikatzen du, eta hiru urtera arteko espetxe-zigorra ezarri.

FOTODELDÍA MADRID, 30/09/2025.-  La ministra de Igualdad, Ana Redondo, durante la rueda de prensa posterior a la reunión del Consejo de Ministros, este martes en Moncloa. EFE/Rodrigo Jiménez
Ana Redondo Berdintasun ministroa. Argazkia: EFE

Espainiako Gobernuak indarkeria bikarioaren aurkako lege-aurreproiektua onartu du astearte honetan Ministroen Kontseiluan. Lege horrek indarkeria matxistako delitu gisa jasotzen du Zigor Kodean, eta biktimatzat aitortzen ditu ez soilik seme-alaba adingabeak, baita emakumeen senitartekoak eta bikotekideak ere.

Testuak, gai horri buruzko lehen lege integrala, honela definitzen du indarkeria bikarioa: "Emakumeei mina eta sufrimendua eragiteko helburuarekin, seme-alaben edo ondorengoen gainean gauzatu daitekeen indarkeria da", hau da, biktimaren zaintza eta babespeko adingabeen, guraso eta tankerakoen, anai-arreben eta bikotekideen eta bikotekide ohien aurka.

Indarkeria bikarioa emakumeen osotasun moralaren aurkako delitutzat tipifikatzen duen artikulu berri bat da Zigor Kodean, sei hilabetetik hiru urte arteko espetxe zigorrak ezarriko ditu. Horrez gain, beste zigor osagarri bat ere jasotzen du, erasotzaile bikarioek beren krimenen xehetasunak publikoki zabaltzea debekatzeko eta, horrela, Jose Breton hiltzailearekin eta El odio liburuarekin gertatu zena errepika dadin saihesteko.

Ana Redondo Berdintasun ministroak nabarmendu du lege honek Espainia "berdintasunaren defentsarako politiken abangoardian" jartzen duela berriro, indarkeria matxista gizarteak aurre egin beharreko arazo handienetako bat izaten jarraitzen duen honetan.

Redondok adierazi duenez, etorkizuneko arauak hiru helburu ditu: biktimak babestea eta Espainiako gizartea kontzientziatzea "indarkeria erradikal, basati eta hain pentsaezin horiekin" amaitzeko beharraz; indarkeria bikarioa ordenamendu juridikoan definitzea eta tipifikatzea; eta genero-indarkeriaren aurkako Estatu Itun berritua garatzea, genero-indarkeria mota horren 40 neurri inguru biltzen dituena.

Zure interesekoa izan daiteke

El Gobierno vasco sigue sin respuesta a sus peticiones sobre el traslado del ‘Guernica’
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

“Begirada aldaketa” eskatu du Bengoetxeak, “Gernika” “berme guztiekin” lekualdatzeko

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako lehendakariorde eta Kultura sailburuak adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzak ez du oraindik "Gernika" lekuz aldatzeko eskaerari buruzko erantzunik jaso. Eusko Jaurlaritzak Picassoren obra Euskadira kontserbazio "berme guztiekin" eramateko baldintza egokiak ezagutzea baino ez duela eskatzen adierazi du. Bien bitartean, EAJk astearte honetan eramango du eztabaida Senatura, Kultura ministroari azalpenak eskatzeko.

MADRID, 07/03/2026.- Víctor Ábalos, hijo del exministro José Luis Ábalos, atiende a los medios este martes en los alrededores del Tribunal Supremo donde ha sido llamado a declarar como testigo en el juicio contra Ábalos, su exasesor Koldo García y el empresario Víctor de Aldama por el caso de las mascarillas, una presunta trama de corrupción para lucrarse con material sanitario durante la pandemia. EFE/Sergio Pérez
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Abalosen semeak ukatu egin du aitaren diru funtsak kudeatu izana: "Nik ez dut klabean hitz egiten; ez aitarekin, ez inorekin ere"

Astearte honetan hasi da garraio ministro ohiaren, haren aholkulari Koldo Garciaren eta Victor de Aldamaren aurkako epaiketa. Pandemiaren garaian, musukoak erosteko lehiaketa publikoen bidez eskupekoak jasotzea leporatuta, 24 urte arteko kartzela zigorrak eskatu ditu Fiskaltzak. Bi astez luzatuko da epaiketa, eta 80 lekukotik gora daude deklaratzera deituta.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X