Eneko Goiak ez du Donostiako alkate izaten jarraituko
Hain zuzen ere, urriaren 16an utziko du kargua Eneko Goia (EAJ) Donostiako egungo alkateak, hamarkada bat baino gehiago udalburu izan ostean.
Eneko Goiak Donostiako alkate izateari utziko dio, hamar urtez Donostiako Udalaren buru izan ondoren. Hain zuzen ere, urriaren 16an utziko du kargua, Politika Orokorreko Osoko Bilkura amaituta, Goiak berak prentsaurrekoan azaldu duenez.
Goiak azaldu duenez, "aspaldian hartutako erabakia da, ona baita hasiera eta amaiera duten zikloak egotea". Adierazi du erabakia "gauzak ikusteko" duen "moduarekin eta hiriarentzat onena" iruditzen zaionarekin lotuta dago.
Bosgarrenez agintean egotari buruz galdetuta, "ez da egokia", erantzun du. "Beti izan dut buruan 10 urteko muga", gaineratu du. Alkateak azpimarratu duenez, "hamar urte oso biziak" izan dira, eta garrantzitsuena "hiri proiektua" dela, "eta hori oso esku onetan geratzen da".
Haren ordezkoari dagokionez, erabakia alderdiari dagokiola esan du. Seguruenik, haren ordezkoa Jon Insausti izango da, gaur egun alkateorde eta Kultura, Kirol eta Turismo zinegotzia.
10 urte karguan
Eneko Goia Laso (Donostia, 1971) 2015ean heldu zion karguari. EAJk botoen % 29,65 lortu eta PSE-EErekin gobernu ituna sinatu zuen. Horri esker, alderdi jeltzaleak Udala berreskuratu zuen, ia hiru hamarkadaren ondoren. Ordutik, hiru agintaldi egin ditu jarraian, 2019ko eta 2023ko udal hauteskundeetan ere kargua lortuta, bi kasuetan ere PSE-EEren eskutik.
EHUn Zuzenbidean lizentziatua eta Deustuko Unibertsitatean Zuzenbide Komunitarioan diplomaduna, Goiak Euskal Autonomia Erkidegoko Marketineko Goi Institutuan hasi zuen bere ibilbide profesionala, politikan aritu aurretik. 2011n alkategai izan zen lehen aldiz, eta sei zinegotzi lortu zituen orduan. Lau urte geroago, Donostiako alkatetzaren atea ireki zion hauteskunde garaipena lortu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".