PSOE
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Guillermo Fernandez Vara Extremadurako presidente ohia hil da, 66 urte zituela

2023an tumore bat antzeman zioten sabelean, eta tratamenduan egon da harrezkero.

MADRID, 05/10/2025.- El expresidente de la Junta de Extremadura, el socialista Guillermo Fernández Vara, ha fallecido este domingo a los 66 años tras una larga lucha contra la enfermedad, ha informado el PSOE de Extremadura en su cuenta oficial de X. En la imagen, Fernández Vara durante una entrevista con la Agencia EFE en Mérida, el 23 de mayo de 2019. EFE/Archivo/Jero Morales
Extremadurako Juntako presidente ohia, Guillermo Fernández Vara sozialista, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Extremadurako Gobernuko presidente ohi Guillermo Fernandez Vara sozialista hil da, 66 urte zituela, minbiziak jota, PSOEk jakinarazi duenez.

Extremadurako PSOEko idazkari nagusi izan zen Vara 16 urtez, eta bertako Gobernuko presidente gisa egin zituen hiru agintaldi. 2023an, baina, tumore bat antzeman zioten sabelean, eta tratamenduan egon da harrezkero.

2008 eta 2024 artean hiru aldiz jarraian irabazi zituen hauteskunde autonomikoak PSOEk Extremaduran, eta Vara Juntako presidente izan zen 12 urtez: 2007 eta 2011 artean, 2011 eta 2015 artean eta 2019tik 2023ra.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X