Gasteiz
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aske Antolakundeak elkartasuna adierazi die Falangeko elkarretaratzean atxilotutakoei eta zauritutakoei

Larunbat goizeko gertakarietan Gasteizen egondako atxilotuei elkartasuna adierazteko, arratsaldeko 19.00etan Lakuako komisaldegi aurreko kontzentrazioa egin du Aske Antolakundeak
18:00 - 20:00
Aske Antolakundea. Bideotik hartutako irudia.

Aske Antolakundeak manifestazioa egin du Gasteizen, Falange Espainolaren bilkuran parte hartzen ari zirenei aurre egitera joandakoen artean atxilotutakoei eta zauritutakoei elkartasuna adierazteko. "Atxilotuak askatu" lelopean, Andre Maria Zuriaren plazatik abiatu dira manifestariak, 17:00etan, atxilotuak askatzea eskatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

Rueda posterior al Consejo de Ministros



RICARDO RUBIO - EUROPA PRESS

24/2/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Espainiako Gobernuak O-23ari buruz duen dokumentazio "guztia" desklasifikatuko du, 153 dokumentu-unitate

Elma Saiz Espainiako Gobernuaren bozeramaileak azaldu duenez, asteazken eguerditik aurrera, interesa duen edonork kontsultatu ahal izango du 81eko estatu-kolpearen saiakerari buruz orain arte aurkitutako "dokumentazio guztia", hamarkada luzez sekretupean izan direnak. Era berean, espero du kongresuan aurrera ateratzea Informazio Klasifikatuaren Legearen proiektua, "horrelako erabakiak arau bihur daitezen, eta salbuespena izateari utz diezaioten".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X