ITUNA

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskadik eta Iparraldeak lankidetza-akordioa sinatu dute igarobidean dauden migratzaileen inguruan

Akordio berria Gasteizko Ajuria Enea Jauregian sinatu dute Imanol Pradales lehendakariak eta Jean-Rene Etchegaray Euskal Hirigune Elkargoko presidenteak eta Baionako alkateak, eta "erronka politiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei elkarrekin aurre egiteko ikuspegi komuna eraikitzeko" borondatea dutela adierazi dute.

VITORIA (ESPAÑA), 04/11/2025.- El lehendakari Imanol Pradales (2i) se ha reunido con el presidente de la Comunidad de Iparralde y alcalde de Baiona, Jean-René Etchegaray (2d) y con el Conseiller Municipal et Départemental de Bayonne, Joseba Erramundeguy (d) y Director de Asuntos Europeos, Mikel Anton (i) con el que ha firmado un Memorando de Entendimiento (MOU) en el Palacio de Ajurienea de Vitoria. EFE/Adrián Ruiz-Hierro
Imanol Pradales lehendakaria eta Jean-René Etchegaray Baionako alkatea. Argazkia: EFE

Euskadik eta Iparraldek akordio berri bat sinatu dute astearte honetan, Europa "eraldatzen" ari den testuinguru batean, bi Gobernuen arteko lankidetza berritzeko helburuz. Bertan, igarobidean dauden migratzaileen inguruan elkarrekin jarduteko konpromisoa hartu dute.

"Erronka politiko, ekonomiko, sozial eta ingurumenekoei elkarrekin aurre egiteko ikuspegi komuna eraikitzeko" borondatea berretsi dute bi Gobernuek.

Horretarako, akordioak irauten duen bost urteetan, Euskadik eta Iparraldeak lankidetza indartuko dute hainbat arlotan, hala nola, euskararen biziberritzean, kulturan, mugaz gaindiko mugikortasunean, garapen ekonomikoan, enpresa-sareak sortuz, nekazaritza jasangarrian eta turismo arduratsuan.

Itunak honako arlo hauei ere egiten die erreferentzia: goi-mailako irakaskuntza, lurralde-antolamendua, etxebizitza eta lurzoruaren kudeaketa, ingurumena, diaspora eta iragaitzazko migratzaileen inguruko koordinazioa, tokiko erakundeekin lankidetzan.

Horretarako, bi Gobernuek arlo horretako koordinazio-organo bat diseinatzen lan egingo dute.

"Mugaz gaindiko etorkizun solidario, iraunkor eta handinahia eraikitzeko borondate partekatua" islatzen du akordioak, "herritarren bizi-kalitatea hobetzeko".

Zubiak eraikitzea

Sinaduraren ostean, lehendakariak azaldu du itun honekin "herri bereko kide diren baina eguneroko bizitza zailtzen dien irudimenezko ildo batekin topo egiten duten" pertsonen arteko harremana erraztu nahi dela.

"Ulertzen ez ditugun antzinako hesien aurrean, zubi berriak eraikitzen ari gara", adierazi du Pradalesek.

"Ziurgabetasun eta gero eta polarizazio handiagoko garai hauetan, diskurtso ultra eta populistak Europako proiektua ahultzen saiatzen diren honetan, bi gobernuk kontrako bidea hartzea eta batzen gaituena indartzea erabaki dugu", nabarmendu du.

Lehendakariak azpimarratu duenez, bi gobernuen asmoa herritarrengandik "gertuago" dagoen Europa baten alde lan egitea da, "bere sorrerako balio demokratikoak indartuko dituen Europa baten alde", "mugaz gaindiko harremanak natural bihurtzea eta erraztea bezain oinarrizkoa den behar bati" erantzuna emanez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

PSNko zinegotzi batek eraman du Korrikako lekukoa Milagron, eta ikusleen artean Santos Cerdan izan da

Erriberan ibili da larunbat honetan Korrika eta Milagron, PSNko zinegotzi sozialista batek eraman du lekukoa Udalaren izenean (UPNk eta PSNk osatzen dute udalbatza). Euskadin ez bezala, alderdi sozialista normaltasunez ari da Korrikan parte hartzen Nafarroan. Milagro, bestalde, Santos Cerdan PSOEren antolakuntzako idazkari ohiaren herria da eta ETBk jaso duenez, terraza batean harrapatu du Korrika. Handik, irribarretsu agurtu ditu korrikalariak. 

(Foto de ARCHIVO)

Una persona echa combustible, a 4 de marzo de 2026, en Barcelona, Catalunya (España). El repunte del precio del petróleo (crudo Brent) tras la escalada de tensión y nuevos ataques en Oriente Próximo está trasladándose a los carburantes. Las estimaciones apuntan a que, si se consolida el encarecimiento del crudo, el impacto podría ser de 8–10 céntimos por litro adicionales en el surtidor en las próximas semanas.



David Zorrakino / Europa Press

04 MARZO 2026;CATALUÑA;DIÉSEL;GASOLINA;GASOLINERA;CARBURANTE;CRUDO;PETRÓLEO;

04/3/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAJ "pozik" dago krisiaren aurkako neurriekin, baina "ez da nahikoa", EH Bilduren ustez

Jeltzaleen arabera, neurri horiek "elektrizitatearen eta erregaien azken prezioa familientzat eta autonomoentzat eskuragarriagoa izaten lagunduko dute". Koalizio abertzaleak positibotzat jo du Sanchezi helarazitako hiru proposamen jaso izana, baina neurriek energia eta petrolio enpresa handien irabaziak handituko dituztela kritikatu du. Bestalde, PPk ez du bere babesa ziurtatu, eta Podemosek esan du krisiaren aurkako plana ez dela eraginkorra.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X