HAUSTURA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Juntsek Espainiako Gobernuarekiko haustura formalizatu du: tramitean diren legeak eta gerora etor litezkeenak blokeatuko ditu, eta ez ditu aurrekontuak babestuko

Juntsek iragarri du osoko zuzenketak aurkeztuko dituela Espainiako Gobernuak legeak aurkezten dituen guztietan, kontrako botoa emango duela dagoeneko izapidetzen ari direnetan, eta ez dituela babestuko 2026rako aurrekontuak.

MADRID (ESPAÑA), 06/11/2025.- La portavoz en el Congreso de Junts per Catalunya, Míriam Nogueras (d) durante la rueda de prensa de este jueves de Junts en el Congreso para analizar el momento que atraviesa la legislatura. EFE/ Fernando Villar
Miriam Nogueras. Argazkia: EFE

Joan den astean Juntsek iragarri zuen haustura formalizatu du gaur alderdiak Miriam Nogueras bozeramailearen bitartez, eta adierazi du Gobernuak aurkezten dituen lege guztien aurrean osoko zuzenketak egingo dituela, kontrako botoa emango duela proposamen guztietan, eta iragarri du 2026rako aurrekontuak ez dituztela babestuko.

"Pedro Sanchezen legealdia blokeatuta dago", esan du Noguerasek Kongresuan, Juntseko gainerako sei diputatuekin batera egindako agerraldian, eta Pedro Sanchez presidenteari aurpegiratu dio alderdiaren erabakia iragarri eta astebetera ez duela azaldu nola gobernatuko duen Juntsen babesik gabe.

Nogueras hedabideen aurrean zegoen bitartean, Junts osoko zuzenketak erregistratzen ari zen, tramitatzen hasi ez diren Espainiako Gobernuaren 25 legeen gainean. Gainera, argi utzi du ez dutela bozkatuko izapidetzen ari diren beste 21 legeren alde, eta adierazi du Gobernuari eskatuko diotela aurkez ditzakeen hurrengoak aurrez bidaltzea.

"Pedro Sanchezek ezingo ditu aurrekontuak onartu, ezta Bolaños eta Begoña legeak ere ", baieztatu du, eta Gobernuak Juntsen ustez "aukera historikoa" galdu izana deitoratu du, Sanchezen inbestidurari babesa ematearen truke Carles Puigdemontekin lortutako akordioak ez betetzeagatik.

"Badirudi botereari eustea erabaki dutela, baina ez gobernatzea, Juntsen botorik gabe ezin baitute legerik onartu, PPrekin eta Voxekin adosten ez badute", azpimarratu du Noguerasek. Sozialistentzat hori "errealitate bainua" dela iragarri du, nahiz eta bere taldeak beti ohartarazi zuen Gobernuak ez zuela "egonkortasunik" izango kataluniarren beharrak konpondu eta akordioak bete ezean.

Espainiako Gobernuak, "eskua luzatuta"

Carles Puigdemont Juntseko buruak legegintzaldiaren hasieran PSOErekin lortutako akordioa hautsi zuela jakinarazi ostean, Espainiako Gobernuak azaldu zituen argudioak berretsi ditu gaur.

"Eskua luzatuta beti", azpimarratu dute Espainiako Gobernuko iturriek, Juntsek emandako pausoaren berri izan ostean.

Ildo horretan, azpimarratu dute Espainiako Gobernua prest dagoela herritarren bizitza hobetzeko prest dauden talde parlamentario guztiekin hitz egiteko eta elkar ulertzeko, bai Katalunian, bai Espainian.

Erreakzioak

Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiaren ustez, Juntsen erabakiak agerian uzten du Pedro Sanchez gobernuburuak ez duela egonkortasunik. "Nola zen Europako Gobernu egonkorrenaren kontu hori?", nabarmendu du Feijook X sare sozialean.

Zure interesekoa izan daiteke

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritzaren bozeramailea
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marisol Iparragirre 'Anbotori' espetxe araudia aplikatu zaiola esan du Ubarretxenak

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak azaldu duenez, Iparragirrek beste edozein presoren tratamendu bera jaso du, eta ez da inolako neurri diskrezionalik hartu. Aipatu du ulertzen dutela ETAren biktimei eragin ahal izan dien mina. Hala ere, gogorarazi du neurri horrek birgizarteratzea duela helburu. Marisol Iparragirre Martuteneko kartzelatik atera da astearte honetan, erdi-askatasuneko erregimenean: astean zehar egunez irten ahal izango da espetxetik, lan egiteko, eta gauean itzuli beharko du. Asteburuetan ez da aterako.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Diez Antxustegik beharrezko ikusten du Tubos Reunidosen "zorra berrantolatzea", eta industria indartzeko deia egin du: "Gure babes soziala da"

EAJren Eusko Legebiltzarrerako bozeramaileak, Joseba Diez Antxustegik, Radio Euskadin azpimarratu du Tubos Reunidos enpresaren zorra “berrantolatzeko” beharra, irtenbidea emateko. “Merkatua badu, baina likidezia arazoak ditu”, adierazi du. Horrekin batera, nazioarteko egoera zailaren aurrean industria bultzatzearen beharra nabarmendu du: “Euskadin, gure babes soziala gure babes industriala da”. Azkenik, euskararen kudeaketaz enplegu publikoaren eskaintzetan, alderdi politikoek arau berri bat adosteko “ardura” dutela adierazi du, eta "segurtasun juridikoaren" beharraz mintzatu da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X