IZENDAPENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritzak Edurne Egaña aholkulari izendatu du, EKPren zuzendari kargutik kendu eta biharamunean

Egaña hainbat auzibidetan egon da nahastuta, Donostiako portuko amarralekuak esleitzeko prozesuetan egon diren ustezko irregulartasunengatik. Alderdi Popularrak aurreratu du izendapena Eusko Legebiltzarrera eramango duela eta erantzukizun politikoak eskatuko dituela. 

edurne egaña
Edurne Egaña, artxiboko irudi batean. Argazkia: EAJ Gipuzkoa

Eusko Jaurlaritzak Edurne Egaña, Gipuzkoako EAJren zuzendaritzako kidea, aholkulari izendatu du, Euskadiko Kirol Portuak (EKP) erakunde publikoko zuzendari kargutik kendu eta biharamunean. EAEko portuak eta itsasoko kirol-instalazioak kudeatzen dituen erakundea da EKP.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariak gaur argitaratu duenez, azaroaren 1etik, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Arrantzako Gaietako aholkularia da Egaña. Zuzendari maila izaten jarraituko du. 

Portuetako zuzendari zela, hainbat auzibidetan egon zen nahastuta. Besteak beste, Donostiako Instrukzioko 2 zenbakiko Epaitegiak ikertu egin zuen, Gipuzkoako hiriburuko portuko amarralekuak esleitzeko prozesuan ustez izandako irregulartasunengatik. Erabiltzaile batek eraman zuen gaia auzitara, prebarikazio eta jazarpen delituak egon zirelakoan. Artxibatu egin zuten kasua. 

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiaren epai batek, berriz, portuaren amarralekuen esleipen prozesuaren aurkako bi helegite ontzat eman zituen. Ebazpen horren ondoren, Alderdi Popularrak Egañaren dimisioa eskatu zuen. 

PP: "Eskandalua da"

Orain, izendapen berria ezagutu denean, Ana Morales PPren legebiltzarkideak eskandalutzat jo du Eusko Jaurlaritzak “erakunde publiko bat kaosera" eraman duen pertsona batenganako konfiantza mantentzea.

Agiri batean, popularrek jakinarazi dute gaia Eusko Legebiltzarrera eramango dutela, eta ardura politikoak eskatu dituztela. 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Nafarroako Parlamentuak Accionaren presidentearen kontra egin du, Belateko ikerketa batzordean ez baita agertu

Jose Antonio Entrecanales Accionaren presidentea bi aldiz deitu dute ikerketa batzordera, baina bi-bietan ordezkariak bidali ditu. Irati Jimenez ikerketa batzordearen presidentearen esanetan, Entrecanales bera deitu dute eta ez Acciona enpresa (pertsona juridiko gisa), eta desobedientzia delitua egin duelakoan Fiskaltzari jakinaraztea erabaki du batzordeak. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X