AUZITEGI GORENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Fiskal nagusiak berretsi du ez zuela filtratu Diaz Ayusoren bikotekideari buruzko mezu elektronikoa 

2024ko otsailaren 2an Alberto Gonzalez Amadorren  (Madrilgo presidentearen bikotekidea) abokatuaren mezu bat filtratzea leporatzen diote fiskal nagusiari. Mezu horretan, Ayusoren bikotekideak Ogasunaren aurkako bi delitu aitortzen zituen, iruzurra egiteagatik haren kontra zabaldutako auzian akordio bat lortzeko asmoz. 

Declaración de Álvaro García Ortíz
18:00 - 20:00

Alvaro Garcia Ortiz, gaur, Auzitegi Gorenean. Argazkia: Europa Press

Alvaro Garcia Ortiz Estatu espainiarreko fiskal nagusiak berretsi du ez zuela filtratu Alberto Gonzalez Amadorri —Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekidea— buruzko mezu elektronikoa. Mezu horretan,  Ogasunaren aurkako bi delitu egin izana aitortzen zuen Gonzalez Amadorren abokatuak,  akordio bat ixtea helburu. 

"2024ko otsailaren 2an mezu elektronikoa helarazi al zenuen?", galdetu dionean Maria Angeles Sanchez Conde fiskalak, Garcia Ortizen erantzuna berehalakoa izan da: "Ez, ez nuen helarazi". 

Sekretuak argitara ematea leporatuta, Auzitegi Gorenean ari dira egiten Garcia Ortizen kontrako epaiketa. Astelehenean abiatu zen, eta gaurkoa azken aurreko saioa izan da. Fiskal nagusia 16:10 zirenean eseri da akusatuen aulkian: egunotan soinean eraman duen toga erantzi eta epailearen aurrean hizketan hasi da. 

Hasteko, uko egin dio akusazioen galderei erantzuteari, baita Gonzalez Amadorren abokatuarenei ere. Azken horri leporatu dio Gorenarekiko jokabide "desleiala" izatea. Denera, zazpi dira fiskal nagusiaren kontra aurkeztu diren akusazioak: lau eta sei urte arteko espetxea  eta 12 urterainoko inhabilitazioa eskatzen dute. 

Horien galderei ez erantzuteko arrazoien artean aipatu du egia bilatzeko oztopoak jarri dituztela eta ez dutela leial jokatu. Bere kontra jarri zuten kereilan ere, ez zirela datu guztiak  jarri salatu du. 

Ordu eta erdi inguru iraun duen deklarazioan, telefono mugikorreko mezuak ezabatu izanari buruz ere hitz egin du, eta ziurtatu du beti ezabatzen dituela mezuak: jende askori buruzko informazioa partekatzen duela eta datuen babesa bermatzeko, gailua maiz berrezartzen duela azaldu du. "Ez dago datuak ezkutatzeko inolako asmorik". 

Amaitzeko,  aretora sartu aurretik ezagutzen ez zuen pertsona batek esan dion esaldia bota du: "Egia ez da filtzatzen, egia defendatu egiten da". 

 

 

 

 

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Torresek ontzat jo ditu itunak, eta "Konstituzioa, Estatutua eta legedia" errespetatzen dituztela esan du

Angel Víctor Torres ministroak Aldebiko Batzordearen bilera "produktiboa" izan dela esan, eta aurrez egin den "lan handia" nabarmendu du. Bi administrazioek, gainera, etorkizunean industria, energia, osasun eta immigrazio alorretan, besteak beste, akordioak lortzeko negoziazioen ildoak ireki dituztela aurreratu du. Horren ustez, "akordioan, askatasun instituzionalean eta kudeaketa publikoaren eraginkortasunean" oinarritutako lankidetza eredua finkatzen ari da.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X