Fiskal nagusiak berretsi du ez zuela filtratu Diaz Ayusoren bikotekideari buruzko mezu elektronikoa
2024ko otsailaren 2an Alberto Gonzalez Amadorren (Madrilgo presidentearen bikotekidea) abokatuaren mezu bat filtratzea leporatzen diote fiskal nagusiari. Mezu horretan, Ayusoren bikotekideak Ogasunaren aurkako bi delitu aitortzen zituen, iruzurra egiteagatik haren kontra zabaldutako auzian akordio bat lortzeko asmoz.
Alvaro Garcia Ortiz Estatu espainiarreko fiskal nagusiak berretsi du ez zuela filtratu Alberto Gonzalez Amadorri —Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidentearen bikotekidea— buruzko mezu elektronikoa. Mezu horretan, Ogasunaren aurkako bi delitu egin izana aitortzen zuen Gonzalez Amadorren abokatuak, akordio bat ixtea helburu.
"2024ko otsailaren 2an mezu elektronikoa helarazi al zenuen?", galdetu dionean Maria Angeles Sanchez Conde fiskalak, Garcia Ortizen erantzuna berehalakoa izan da: "Ez, ez nuen helarazi".
Sekretuak argitara ematea leporatuta, Auzitegi Gorenean ari dira egiten Garcia Ortizen kontrako epaiketa. Astelehenean abiatu zen, eta gaurkoa azken aurreko saioa izan da. Fiskal nagusia 16:10 zirenean eseri da akusatuen aulkian: egunotan soinean eraman duen toga erantzi eta epailearen aurrean hizketan hasi da.
Hasteko, uko egin dio akusazioen galderei erantzuteari, baita Gonzalez Amadorren abokatuarenei ere. Azken horri leporatu dio Gorenarekiko jokabide "desleiala" izatea. Denera, zazpi dira fiskal nagusiaren kontra aurkeztu diren akusazioak: lau eta sei urte arteko espetxea eta 12 urterainoko inhabilitazioa eskatzen dute.
Horien galderei ez erantzuteko arrazoien artean aipatu du egia bilatzeko oztopoak jarri dituztela eta ez dutela leial jokatu. Bere kontra jarri zuten kereilan ere, ez zirela datu guztiak jarri salatu du.
Ordu eta erdi inguru iraun duen deklarazioan, telefono mugikorreko mezuak ezabatu izanari buruz ere hitz egin du, eta ziurtatu du beti ezabatzen dituela mezuak: jende askori buruzko informazioa partekatzen duela eta datuen babesa bermatzeko, gailua maiz berrezartzen duela azaldu du. "Ez dago datuak ezkutatzeko inolako asmorik".
Amaitzeko, aretora sartu aurretik ezagutzen ez zuen pertsona batek esan dion esaldia bota du: "Egia ez da filtzatzen, egia defendatu egiten da".
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Gobernuak larrialdiko 2. maila ezarri du eklipsea dela eta
Foru Gobernuak Larrialdietarako Aholku Batzordea ere eratu du, eta 1.165 kidek osatutako segurtasun-dispositiboa jarriko du martxan.
Ertzaintzako sindikatuek agenteen aurkako erasoak gaitzetsi dituzte, bitarteko gehiago eskatuz
ErNE, Euspel eta Sipe sindikatuek salatu dutenez, polizia bati eraso egitea ezin da "normal" bihurtu. Hortaz, "babes instituzionala" eta lantaldea indartzea eskatu dute.
Bilboko aireportuak ausazko kontrolak egiten dizkie Italiatik datozen bidaiariei, gorabeherarik gabe
Neurria larunbat honetan aktibatu da, eta irailaren 7ra arte iraungo du, Italiako Gobernuak Espainiatik datozen bidaiarientzako Schengen eremua bertan behera uzteko dekretuari erantzuteko.
Italiatik datozen bidaiarien kontrol aleatorioak egiten jarraitzen dute Bilbon
Larunbat goizean ezarri dituzte kontrolak Bilbon, Malagan, Sevillan, Alacanten, Valentzian, Balearretan eta Kanarietan. Madrilgo eta Bartzelonako aireportuetan, aldiz, ordu batzuk lehenago hasi ziren ausazko kontrolak egiten.
Vivasek Ceutako mugaren kontrola indartzeko eta gutxienez 1.000 agente izateko eskatu du
Polizia Nazionaleko eta Guardia Zibileko indarrak nabarmen handitzeko eta uztailaren 30eko sarrera masiboa berriro ez gertatzeko neurriak hartzeko eskatu dio Ceutako presidenteak Espainiako Gobernuari.
30 urteko kartzela-zigorra eskatu dute ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñez hiltzeagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, Fiskaltzaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostia afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea dela eta zalantzazko oinarri juridikoak dituela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.