EKIMENA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Irratietan gutxieneko abesti batzuk euskaraz, katalanez edo galegoz entzuteko eskatu du ERCk

Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra aldatzea proposatu du, estatu mailako musika-irratiek abestien % 5, gutxienez, gaztelaniaz besteko hizkuntza ofizialetan jar ditzaten.

(Foto de ARCHIVO)

Radio, comunicación radiofónica, estudio de radio (Foto de recurso).



REMITIDA / HANDOUT por JUNTA DE ANDALUCÍA

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

04/5/2023
Irrati-estudio bat. Artxiboko argazkia: Europa Press

Estatu mailako musika-irratietan, gutxienez abestien % 5 euskaraz, galegoz, katalanez edota gaztelania ez den beste hizkuntza ofizial batzuetan jartzeko ekimena aurkeztu du ERCk ostiral honetan Kongresuan. 

Zehazki, Kongresuko Kultura Batzordean eztabaidatzeko eta bozkatzeko legez besteko proposamen bat da. Horren bitartez, Ikus-entzunezko Komunikazioari buruzko Lege Orokorra aldatzea proposatu du alderdiak.

ERCk nabarmendu duenez, estatuko musika-irratietan "ia ez da entzuten" gaztelania ez den beste hizkuntza ofizialetako musikarik. Horrek, murriztu egiten ditu gorabidean diren musika taldeak entzuteko aukerak, "haien hedapena eta hazteko aukerak nabarmen murriztuta".

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X