Accionaren bidez lortutako esleipenen % 2 jasotzen zuen Cerdanekin lotutako Servinabar enpresak, eskupekotan
Guardia Zibilaren UCO unitatearen azken txostenak dio, baita ere, Cerdanen familiako hainbat kideri ordainketak egin zizkiola Sevinabarrek, nominen, etxebizitzen alokairuen edota kreditu txartelen bidez.
Santos Cerdan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
'Koldo auzia' delakoa ikertzen ari den Guardia Zibilaren Unitate Zentral Operatiboak (UCO, gaztelaniaz) bere azken txostenean jasotako hainbat informazio ezagutu dira gaur. Horien arabera, Servinabar enpresaren diru-iturri nagusia Accionaren bidez lortutako esleipen publikoak ziren: esleipen bakoitzaren truke jasotako diru kopuruaren % 2 bideratzen zen Sevinabarrera. Azken enpresa horren akzioen ia erdia, % 45, Santos Cerdan egun espetxean dagoen PSOEko Antolakuntza idazkari ohiarenak ziren.
Guardia Zibilaren arabera, Sevinabarrek jasotako ordainketen % 75,33 Accionaren bidez lortutako obretatik zetozen. Zehazki, hiru obra aipatzen dituzte ikertzaileek: 'Logroño', 'Sevilla' eta 'Sant Feliu de Llobregat'. Izenburu horrekin izenpetutako hiru proiektuen esleipenetan, lan-prozedura bera atzeman dute; hau da, lehendabizi, Accionak eta Servinabarrek "elkar-ulertze memorandum bat" izenpetzen zuten, lanen esleipen espediente bati bide emango ziona.
Ondoren, behin lanak Accionari esleituta zeudenean, beste kontratu bat sinatzen zuten bi enpresok, batak besteari zerbitzuak emateko. Modu horretan bereganatzen zuen Servinabarrek esleipenaren kopuru osoaren % 2, eskupekotan.
Hala dago jasota, Cerdanen ondasunen inguruan Guardia Zibilak egindako txostenean. Informazio horrekin lotuta agindu zituen joan den asteko miaketak auzia ikertzen ari den Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileak; Accionaren Bilboko, Madrilgo eta Sevillako egoitzak miatu zituzten.
Ikertzaileek uste dute Accionak eta Sevinavarrek, hainbat pertsonaren laguntzarekin, esleipen publikoak legez kanpo lortzeko sare bat osatu zutela. Cerdanek, Joseba Antxon Alonso Servinabarreko bazkideak eta Justo Vicente Pelegrini Accionako goi-kargudunak osatuko lukete sarea harilkatuko lukeen hirukoa.
Nominak eta alokairuak
Halaber, UCO unitatearen azken txostenak dio, baita ere, Cerdanen familiako hainbat kideri ordainketak egin zizkiola Sevinabarrek, nominen, etxebizitzen alokairuen edota kreditu-txartelen bidez. Besteak beste, Cerdanen emazte Francisca Muñozen izena aipatzen da. Alonsok eta Koldo Garciak 2015ean sortutako Noran kooperatibak kontratua egin zion Cerdanen bikotekideari, eta 9.500 euro jaso zituen trukean. Sevinabar zen kooperatibaren diru-iturri nagusia.
Bide beretik, Cerdanen arrebak ere, Belen Cerdanek, 22.324,51 euro jaso zituen Servinabarren bidez, 2020an. Ondoren, Erkolan kooperatibak egin zion kontratua, eta 2025eko maiatzera arteko nominak handik jaso zituen; denera, 367.290,43 euro.
Antonio Muñoz PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoaren koinatuak, berriz, 53.130,30 euro jaso zituen 2019 eta 2022 artean, Servinabarrek egindako kontratu bati esker.
Horrez gain, poliziaren txostenak dio Cerdanek Madril erdigunean erabiltzen zuen etxebizitza baten alokairua ere ordaindu zuela Servinabarrek, 2017an, 2018an eta 2019an. 44.645,26 euro bideratu zituen alokairura.
EAJk, hiru izendapen eskari
Txostenean agertzen diren informazioen artean EAJ alderdia ageri da. Ikerketaren arabera, EAJk hiru kargu publiko izendatzea eskatu zion Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari izandakoari, Pedro Sanchez Espainiako Gobernuaren presidente izatea ahalbidetu zuen zentsura-mozioa babestu eta gero.
Cerdanek, 2018ko ekainaren 7an, Jose Guillerno Berlanga PSOEko kideari igorritako mezu elektroniko batean legoke jasota EAJren eskaria. Hiru artxibo zituen atxikita mezuak, eta horiek inprimatzeko eta Koldo Garcia Garraio Ministerioko aholkulari ohiari eskura emateko eskatzen zion, azken horrek Jose Luis Abalos Garraio ministro izandakoaren esku utzi zitzan.
Hiru artxibo horietako batek "Izendapen eskariak" goiburua zuen eta UCOk ondorioztatu du EAJk Cerdani hiru kargu publiko izendatzea eskatu ziola, 2018ko zentsura-mozioari babesa azaldu ondoren. Javier Cachonen izena bakarrik jakinarazi da, usteko izendapen eskari horien artean. Hain zuzen, Cachon Ingurumen Ministerioan mantentzea eskatzen zen.
Bestetik, "Adifen postu bat" eta "INIn edo SEPIn postu garrantzitsu bat" ere aipatzen ziren. Azken horien inguruan, mezuak honakoa zioen, betiere, ikertzaileek zabaldutakoaren arabera: "Astelehenean esango dizkidate izenak. EAJkoak etorriko dira astelehen arratsaldean, esatera eta azaltzera".
Cachon Ingurumen ministerioan izendatzeko ustez egindako eskarian jarri dute azpimarra berezia ikertzaileek. Bera izan zen Zangozako Muga meategiaren aldeko ingurumen baimena izenpetu zuena eta hor ikusi dute ikertzen ari diren ustelkeria sarearekin lotura: Accionak eta Servinabarrek 2015en elkarrekin eratutako aldi baterako enpresa-elkarteari esleitutako lehen obra publikoa Muga meategia ustiatzeko lanak izan ziren.
Joan den astean, Accionaren egoitzetan egindako miaketen emaitzak dira gaur jakinarazi diren informazioak. Guardia Zibilaren azken txostenak dio Accionaren bidez lortutako esleipenen % 2 jasotzen zuela Cerdanekin lotutako Servinabar enpresak.
Belateko lanak
Bestalde, ikerketaren arduradunek epaileari eskatu diot Belateko tunelen esleipenen inguruko auzia 'Koldo auzia'-ren ikerketara batu dezala. Txostenak dio Belateko lanen esleipena 2023ko abenduan egin bazen ere, lau urte lehenago hasi zirela hori kudeatzen. Acciona, Oses eta Sernivar enpresek osatutako aldi baterako elkarteari esleitu zizkioten lanak.
Zabaldutako informazioaren arabera, Belateko tunelen inguruko bilera bat egin zen 2019an Garraio Ministerioaren egoitzan eta Cerdan bertan egon zen.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".