TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: UCOk Cerdani buruz egindako azken txostena, House Action kongresua eta Etxepare Institutuaren 15. urteurrena

Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.

Santos Cerdan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko azaroaren 19an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

UCOk Cerdani buruz egindako azken txostena: Koldo auzia delakoa ikertzen ari den Guardia Zibilaren UCO unitateak egindako azken txostenaren arabera, Servinabar enpresaren diru-iturri nagusia Accionaren bidez lortutako esleipen publikoen truke jasotako eskupekoak (% 2) ziren. Are gehiago, Sevinabarrek jasotako ordainketen % 75,33 Accionaren bidez lortutako obretatik zetozen. 

House Action kongresua: House Action: Hiri erresilienteak tentsionatutako egoitza-merkatuen aurrean nazioarteko I. Kongresuan parte hartuko dute, besteak beste, David Lucas Etxebizitza arloko estatu idazkariak, Denis Itxaso Etxebizitza sailburuak, Matthew Baldwin Energiako zuzendari nagusiaren ondokoak eta Europako Batzordeko Etxebizitza lantaldeko buruak eta Jaume Collboni Bartzelonako alkateak. 

- Etxepare Institutuaren 15. urteurrena: Etxepare Euskal Institutuak 15. urteurrena ospatuko du Parisen asteazkenean eta ostegunean, azaroaren 19an eta 20an, nazioartean euskara, euskal kultura eta euskal sorkuntza partekatzeari eta haien bidez harremanak eraikitzeari emandako ibilbidea gogoratuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X