Chiviteren esanetan, UCOk "ez du Nafarroako Gobernua legez kanpoko kontuekin lotzen"
Nafarroako lehendakariak nabarmendu du bere Gobernuak "barneko nahiz kanpoko auditoriak eskatu" dituela, eta "Parlamentuan irekitako ikerketa-batzordearekin kolaboratzen" ari dela "gardentasun ariketa" eginez. PSN-PSOEren idazkari nagusi gisa azpimarratu duenez, ez zeukan UCOren azken txostenean esan direnen berri eta erabat arbuiatu ditu gertaerak "politikara gizartearen alde lan egitera gatoz, eta ez nork bere alde egiteko".
Maria Chivite Nafarroako presidenteak ziurtatu du ez zeukala UCOk azken txostenean argitaratutako informazioaren berri, eta, nabarmendu duenez, "ez du ezertan ere Nafarroako Gobernua legez kanpoko kontuekin edo ustelkeria delituekin lotzen". Halaber, laguntzeko "erabat prest" dagoela adierazi du, epaileak Belateko tunelen lanen esleipenak ikertzea erabakiko balu.
Azken txosten horretan UCOk epaileari gomendatu dio, hain zuzen ere, ikertu dezala Belateko tunelen lanen esleipena. Lan horiek Accionak, Oses Construccion eta Servinabar enpresek osatutako ABEEari (Aldi Baterako Enpresa Elkartea) esleitu zitzaizkion, azken hori, Servinabar, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza Idazkari ohiari lotua.
Txinara egiten ari den bidaian Navarra Television kateari egindako adierazpenetan, foru presidenteal nabarmendu duenez "ez da Nafarroako Gobernuko kiderik inputatzen ez ikertzen", eta gaineratu duenez "ez da orain arte ez genekienik agertu, boto partikularrei dagokienez, besteak beste".
Izan ere, azpimarratu du bere Gobernuak "barneko nahiz kanpoko auditoriak eskatu" dituela, eta "Parlamentuko ikerketa-batzordearekin kolaboratzen" ari dela, "gardentasun ariketa" eginez.
"Eta noski, laguntzeko erabat prest nago, epaileak Belateko tunelak ikertzea erabakitzen badu", gaineratu du, "erabat ziur dakidalako ez kontseilariek, eta, jakina, ez Nafarroako Gobernuko lehendakariak ere, ez dutela inolako ustelkeriaz jardun".
Horregatik guztiagatik, haren esanetan, txostenak ez du Nafarroako egoera politikoan inongo aldaketarik eragingo.
PSN-PSOEren idazkari nagusi gisa azpimarratu duenez, ez zeukan UCOren azken txostenean esan direnen berri, eta erabat arbuiatu ditu gertaerak, "politikara gizartearen alde lan egitera gatoz, eta ez nork bere alde egiteko".
Chiviteren arabera, "horrelako jokamoldeek politikatik urrun behar dute" eta gaineratu duenez "norbanakoen ekintzek ez dute zerikusirik proiektu baten edo alderdiaren integritatearekin".
Haren hitzetan, "gero eta argiago gelditzen ari da honek zerikusia duela pertsona baten eta horren sareen ekintzarekin, eta ez alderdiarekin; erabat arbuiatu baitu politika modu horietan erabiltzea".
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".