Ustelkeria politikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Alonso Egurrolari lotutako Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazioa eman dio Eusko Jaurlaritzak Guardia Zibilari

UCOk Eusko Jaurlaritzari Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko informazioa eskatu zion joan den astean. Enpresa horietan kontratatu zituzten Francisca Muñoz eta Belen Cerdan, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza idazkari ohiaren emaztea eta arreba, hurrenez hurren.

Registro de la UCO en Bilbao

UCOren erregistroak, joan den astean. 

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomia Sozialaren Zuzendaritzak Guardia Zibilak Noran eta Erkolan enpresei buruz eskatutako dokumentazioa ema zien pasa den astean. Enpresa horiek Joseba Anton Alonso Egurrolarekin —Servinabarren administratzailea— lotura dute, eta horietan kontratatu zituzten Francisca Muñoz eta Belen Cerdan, Santos Cerdan PSOEren Antolakuntza Idazkari ohiaren emaztea eta arreba, hurrenez hurren. 

Eusko Jaurlaritzak ohar bidez azaldu duenez, aurrekoetan komunikabideek, Eusko Legebiltzarrak (Voxek eskatuta), Nafarroako Parlamentuak eta Senatuko Ikerketa Batzordeak eskatu dutenean egin den bezala, Gizarte Ekonomiako Zuzendaritzak eskatutako informazioa eman du. 

Horrenbestez, joan den ostiralean, Noran eta Erkolan kooperatibei buruzko dokumentazioa eman zion Guardia Zibilari, biak ere Joseba Anton Alonso Egurrola Servinabarren kudeatzaileari lotuta. Servinabar PSOEren kargu ohiak nahastuta omen dauden ustezko ustelkeria kasuan ikertzaileek adierazitako enpresetako bat da.

Era berean, zehaztu du, Noran kooperatiba dagoela jakin zenetik, informazioa eman zaiela Kooperatiben Erregistroari buruzko ekainaren 13ko 84/2023 Dekretuaren 7.1 artikuluak ezartzen dituen lege baldintzak bete dituzten eskatzaileei.

Gainera, Eusko Jaurlaritzak erabateko lankidetzaz jardun du Justiziarekin, eta "Auzitegi Gorenaren errekerimendu osoa" bete du.

Aste honetan bertan jakin denez, UCOk Leopoldo Puente Auzitegi Goreneko epaileari eskatu dio Zerga Agentziari txosten bat erreklama diezaiola, besteak beste, Francisca Muñoz eta Belen Cerdani buruzko datu fiskalak eta bankuko datuak zehaztu ditzan.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X