Torturak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Torturaren beste zazpi biktima aitortu ditu Nafarroako Gobernuak

Orain arte, 94 pertsona aitortu ditu Nafarroako Gobernuak ofizialki  indarkeria politikoaren biktima gisa 16/2019 Foru Legearen esparruan. Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen duten 'Egiaren garaia da' dinamikak begi onez ikusi ditu ebazpenak, eta bide horretan sakontzen jarraitzeko eskatu dute. 

(Foto de ARCHIVO)

Presentación de la Asociación de Torturados de Navarra



EUROPA PRESS

12/2/2022

Nafarroako Gobernuak, Errekonozimendu eta Erreparazio Batzordearen bidez, Foru Erkidegoko beste zazpi pertsona aitortu ditu torturaren biktima gisa eta, horiekin, 94 dira orain arte Foru Legearen esparruan ofizialki aitortutako pertsonak.

Hala jakinarazi du Nafarroako Torturatuen Sareak eta Egiari Zorrek osatzen duten Egiaren garaia da dinamikak eta azaldu duenez ontzat jo dituzte ebazpenak  "Estatuko indarkeriak izan duen eragina ikusarazteko baliagarriak direlako".

Izan ere, euren ustez, elkarbizitza benetan demokratiko bat eraikitzeko zeregin kolektiboan gizarte bezala aurrera egiteko eta, memoria inklusibo batekin konprometituko diren politika publikoak garatu nahi badira, "ezinbestekoa da Nafarroan motibazio politikoko indarkeriaren testuinguruan gertatutako guztia salbuespenik gabe ezagutaraztea".

Hori dela eta, Nafarroako Gobernuak azken bost urteetan hasitako bidea "baliagarria" dela uste dute, eta horregatik "ildo horretan sakontzen jarraitzeko" eskatu diote, "ezinbestekoa baita bide horretan aurrera egiten jarraitzea, Nafarroan eta Euskal Herri osoan estatu-indarkeriari lotutako inpunitatea amaitzeko".

Oraingoan biktima gisa aitortutako pertsonak honakoak dira: Polentzi Goikoetxea Barandiaran (Guardia Zibilak eta Brigada Politiko Sozialak bi aldiz torturatua 1980an; Jose Maria Aleman Zabaleta (Guardia Zibilak torturatua 1982an); Jon Patxi Arratibel Garziandia (Guardia Zibilak torturatua 1997an eta 2011n); Leire Markina Rey (Espainiako Polizia Nazionalak jipoitua 1999an eta Guardia Zibilak torturatua 2001ean); Luis Goñi Lara (Guardia Zibilak torturatua 2008an); Araitz Amatria Jimenez (Espainiako Polizia Nazionalak torturatua 2008an); Ainara Bakedano Cuaresma (Guardia Zibilak torturatua 2009an).

Orain arte, 94 pertsona aitortu dituzte ofizialki indarkeria politikoaren biktima gisa, 16/2019 Foru Legearen esparruan. 6 hildako (horietako bat torturaren ondorioz); 61 torturatu; 19 pertsona lesio fisiko eta/edo psikologikoekin; 2 pertsona kalte materialekin; torturatutako pertson bat, lesio fisikoekin eta kalte materialekin; torturatutako pertsona bat kalte materialekin; eta 4 pertsona lesio fisiko eta/edo psikologikoekin eta kalte materialekin.

Zure interesekoa izan daiteke

Sare convoca manifestación el día 28 en Bilbao por los presos de ETA



REMITIDA / HANDOUT por SARE

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

18/8/2026
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bilboko Konpartsek eta Sarek manifestazioa deitu dute abuztuaren 28rako, 2027an "euskal presorik egon ez dadin" aldarrikatzeko

Sarek eta Bilboko Konpartsek Etxera Eguna deitu dute abuztuaren 28rako, Aste Nagusi betean, “euskal preso, iheslari eta deportatuak etxera itzultzea” aldarrikatzeko. Horretarako, manifestazioa eta herri-bazkaria egingo dute. Halaber, gaurko agerraldian, 2027ko jaiak presorik eta errepresaliaturik gabeko lehenak izatea jarri dute helburutzat.

CEUTA, 17/08/2026.- Comparece el presidente de la Ciudad Autónoma de Ceuta, Juan Jesús Vivas (c), este lunes, en compañía de varios miembros del ejecutivo local. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

"Errealitatea makillatzea" egotzi dio Ceutako presidenteak Gobernuari, eta krisia konpontzeko 30 egun eman dizkio

Juan Vivasek gogor kritikatu du Gobernua uztailaren 30ean eta 31n Marokotik 70.000 pertsona inguru hiri autonomora sartu ondoren sortu den migrazio-krisiaren aurrean "erantzun ezagatik" eta "pasibotasunagatik". Agerraldi batean, Vivasek galdetu du ea Gobernuaren pasibotasunak Maroko "ez molestatzea" bilatzen duen, eta iragarri du botere judizialera eta beste estamentu batzuetara joko duela krisia 30 eguneko gehieneko epean konpontzen ez bada.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X