Eusko Legebiltzarra
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bingen Zupiriaren ustez, atxilotuen jatorriaren berri emateak "gezurraren eta estigmatizazioaren aurka borrokatzeko" balio du

Nerea Kortajarena Bingen Zupiria
18:00 - 20:00
Nerea Kortajarena eta Bingen Zupiria. Argazkia: Eusko Legebiltzarra.

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailburuaren arabera, neurriak "gauzak informazio egokiarekin argitzen laguntzen du", baina "batzuk itxura eman nahi dute datuak ezkutatu nahian gabiltzala". EH Bilduk, berriz, eskuinaren diskurtsoa elikatzea eta kritikei entzungor egitea leporatu dio sailburuari.

Zure interesekoa izan daiteke

Sarek urtarrilerako deitutako manifestazioaren aurkezpena, Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Sarek datorren larunbatean Bilboko kaleak betetzeko deia egin du, salbuespenezko politiken amaiera eskatzeko

Datorren larunbatean, hilak 10, ETAko presoen "eskubideen urraketen amaiera eskatzeko" urtero egiten duen mobilizazioan parte hartzeko dei egin dio Sare herritar sareak euskal jendarteari. Manifestazioa "jai giroan" egingo dela eta Alde Zaharrean jarduerak izango direla iragarri dute. Hainbat pertsona ezagunek eramango dute pankarta, Francis Diez abeslaria izango da tartean, eta, besteak beste, Pantxoa eta Peio arituko dira amaierako ekitaldian.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X