Europak "Euskadi bezalako" Estaturik gabeko nazioak kontuan har ditzala eskatu du Pradalesek
Europako Alderdi Demokratak (PDE) urteroko kongresua egin du ostiral honetan BECen. Bertan, Europako alderdietako buruzagi politikoak, aktibistak eta intelektualak izan dira.
"Estatuaren ikuspegiak" gainditu eta "Euskadi bezalako" Estaturik gabeko nazioen gaitasunak onartuko lituzkeen eredu europar berri baten alde egin du Imanol Pradales lehendakariak ostiral honetan, federalismo "harmonizatzaile eta ez uniformizatzaile" baten baitan.
Pradalesek "maila anitzeko gobernantza" garatzeko deia egin du, politikoki eta finantzarioki erabakiak batera hartzea ahalbidetzeko. "Batasunaren kohesio-politika berrikusi eta hobetu egin behar da, baina Europako finantza-esparru berriaren erabakitzeko boterea hiriburuetara esklusiboki transferitzearen aurka dago Euskadi", azpimarratu du.
Europako Alderdi Demokratak (PDE) urteroko kongresua egin du ostiral honetan Barakaldoko (Bizkaia) BECen. Bertan izan dira Europako alderdietako buruzagi politikoak, aktibistak eta intelektualak.
Parte-hartzaileen artean izan dira, besteak beste, Aitor Esteban EBBko presidentea, Francois Bayrou PDEko presidentea eta Sandro Gozi idazkari nagusia.
Topaketaren hasieran, lehendakariak esan du erronka globalei, populismoei eta estremismoei erantzuteko ez dela muga bakoitzean babestu behar.
"Europaren alde gehiago egitean datza erantzuna", adierazi du Pradalesek, eta Agirre lehendakariaren lana gogora ekarri du.
Euskadi demokrazian eta Europan beti sinistu duen "nazio" bat dela azpimarratu ondoren, munduko egungo ordena ezegonkorraz eta immigrazioa zein gatazka armatuak bezalako gaiek dakartzaten erronkez ohartarazi du.
Ildo horretatik, liskar horiek eragiten dituzten ondorio ekonomikoak aztertu ditu, neurri protekzionistekin eta muga-zergekin adibidez, eta bere patuaren jabe den Europa baten aldeko apustua egin du, "inoren menpeko" bihur ez dadin.
Pradalesek beste gai batzuk ere izan ditu hizpide bere hitzaldian, hala nola berrindustrializazioa, segurtasuna, defentsa, etxebizitza, energia edota teknologia. Lehendakariak horien garrantziaz ohartarazi du, kontinentearen etorkizuna jokoan dagoela iritzita.
Testuinguru horretan, egoera honek autonomia politikoa eskatzen duela ziurtatu du, eta gehiengoen sistema arin baten alde egin du, betorik gabe aurrera egin ahal izateko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ikerketa batzordeak bertan behera utzi du Cerdanen emaztearen agerraldia, osasun arazoengatik deklaratzeari uko egin baitio
Erabaki hori gorabehera, txostenak "zalantzak sortu dizkie", batzordeko presidenteak esan duenez, baina "kontuz ibiltzeko moduko gai bat" dela iritzita, deklarazioa bertan behera uztea erabaki dute, bai eta Cerdanen emazteak aurkeztutako agiriari buruzko txosten "juridikoak" eta beste mediku batzuren "osasun txostenak" biltzea ere.
Epaiketa bertan behera uztea eskatu dute Kitchen auziko akusatuen abokatuek, intrukzioan akatsak izan direla argudiatuta
Lehen saioan, aurretiko gaiei helduta, hamar akusatuen abokatuek galdegin dute bertan behera utz dezatela Mariano Rajoyren Gobernuaren garaiko Barne Ministerioaren buruzagitzaren aurkako epaiketa.
PPk kritikatu du "biktimismoan" eta euskal herritarren errealitatetik urrun bizi dela EAJ
Laura Garridok (PP) hedabideen aurrean adierazi duenez, Aberri Egunean "betiko diskurtsoa" izan zuen EAJk. "Jauzi kualitatibo bati buruz hitz egin zuten, eta jauzi horrek euskal herritarrei mesede egingo ote dien galdetu nahi diet, kontuan izanda independentzia ez dagoela euskal herritarren lehen kezken artean", esan du.
Eibar Memoria Demokratikorako Leku da, ofizialki, gaurtik
Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako ebazpenak jasotzen duenez, "Eibarko hiriak Memoria Demokratikoaren Leku gisa aitortzeko oinarriak biltzen ditu, errepublikaren legezkotasunaren defentsa aktiboaren nahiz nazioarteko zuzenbide humanitarioaren urraketa larrien agertoki izan baita".
Arkaitz Rodriguez: "EH Bildu ez da hurrengo hauteskundeetan pentsatzen ari, hurrengo belaunaldietan baizik"
Koalizio subiranistako Ekintza Politikoko idazkariak EAJri erreferentzia eginez esan duenez, "penatuta entzuten ditugu hainbat adierazpen, ezin dugu ulertu nola dagoen kezkatuago dagoenik oraindik urtebete luze barru izango diren hauteskundeekin, herritarren arazoei konponbideak ematearekin baino".
Rajoyren Gobernuko Barne Ministerioko buruzagitza akusatuen aulkian eseriko da gaurtik aurrera, Kitchen auziagatik
Fernandez Diaz Barne Ministerioaren buru zen, Fiskaltzaren arabera, 2013an Gurtel auziko frogak lortzeko Luis Barcenas PPko diruzain ohiaren esku "legez kontrako inteligentzia operazio bat" egitea pentsatu zutenean, eta, horrela, epailearen esku geratzea "saihesteko".
Estebanek Ayusori erantzun dio "katetada" bere "aldarrikapen nazional nagusia kaña bat hartzea" dela eta Otegik "zureen ekarpena Gernikan Condor Legioa" izan zela
Isabel Diaz Ayuso Madrilgo Erkidegoko presidenteak Picassoren Gernika Euskadira aldi baterako eramateko "asmo nazionalistak" kritikatu ditu ordu batzuk lehenago, "katetada" direla esanez.
PPk eta UPNk, EH Bilduk Iruñean egin duen ekitaldiaren harira: "Nafarroa ez da inoiz euskalduna izango"
Sayasen esanetan, Nafarroa "forala eta espainiarra da historikoki, ordenamendu juridikoak hori diolako eta, batez ere, nafar gehienen nahia hori delako". Bestalde, Ibarrolak nabarmendu du UPNk bermatzen duela "Nafarroa euskal errepublikaren parte ez izatea".
Ertzaintzaren aurkako pintaketa gehiago egin dituzte Amurrion
Amurrioko futbol zelaian azaldu dira oraingoan pintaketak, eta agente bat seinalatu dute. Segurtasun Sailak gaitzetsi egin du gertatutakoa, eta salatu du horrelakoek zuzenean erasotzen dietela bizikidetzaren eta demokraziaren balioei.
EH Bai: "Euskal Herria nazio bat dela eta erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatu dugu Aberri Egunean"
Baionan egin duen ekitaldian, Euskal Herria Baik nabarmendu du beste nazio batzuek duten eskubide berdinak izan behar dituela Euskal Herriak ere, "nazio bat delako".