DIPUTATUEN KONGRESUA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAJk eta EH Bilduk Zabalzaren auzia 40 urteren ostean desklasifikatzea eskatuko dute gaur Kongresuan

Bi alderdiek Pedro Sanchezi eta Felix Bolañosi zuzendutako galderak erregistratu dituzte, Mikel Zabalzaren atxiloketaren urteurrenean.
mikel-zabalza-homenaje-donostia-efe-2

Mikel Zabalzari egindako omenaldia, Donostian. Argazkia: EFE

EAJk eta EH Bilduk Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteari eta Felix Bolaños Justizia ministroari Mikel Zabalzaren hilketaren inguruko dokumentazio guztia desklasifikatzeko eskatuko diote Diputatuen Kongresuko gaurko kontrol saioan.

Zabalza, autobus-gidaria eta ELA sindikatuko militantea, 1985eko azaroaren 26an atxilotu zuten Donostian, eta Intxaurrondoko kuartelera eraman, terrorismoaren aurkako operazio baten barruan. Hogei egun geroago, haren gorpua Bidasoa ibaian agertu zen. Urteen poderioz, kuartelean torturapean hil zela zioten testigantzak agertu ziren.

Maribel Vaquero EAJren bozeramaileak galdera zuzena egingo dio Sanchezi: "Noiz desklasifikatuko ditu Gobernuak Mikel Zabalzaren kasuaren dokumentuak?". Bestalde, Jon Iñarritu EH Bilduren diputatuak Bolañosi eskatuko dio zehaztu dezala Espainiako Gobernuak zer pauso eman asmo dituen "Mikel Zabalzaren kasua argitzeko".

2024ko martxoan, Bolañosek uko egin zion Kongresuan dokumentuak desklasifikatzeari, esanez hori egiteak "nazioko segurtasunari kalte egingo" ziola. 'Aldana kasu'ari buruz eman zuen erantzun bera izan zen, 1980an Alonsotegiko taberna batean izandako leherketa, Espainiako Talde Armatuek beren gain hartu zutena, eta gerra zikinaren aurrekaritzat hartu zena.

Orduko EAJren bozeramaile Aitor Estebanek salatu zuen informazio horrek sekretupean jarraitu zuela, lau hamarkada pasata, eta zalantzan jarri zuen Gobernua "poliziak ikaratuta" ote zegoen. Bolañosek orduan defendatu zuen informazioa desklasifikatzeko irizpideak bat zetozela Europako estandarrekin, eta dokumentazioa epaitegi batek eskatzen zuenean soilik ematen zela, eta ez zuela arriskuan jartzen segurtasun nazionala.

Ministroak Informazio Sailkatuaren Lege berriaren tramitazioa ere ekarri zuen gogora, Gobernuak Kongresura joan den abuztuan bidalitakoa. Arauak frankismo garaiko legedia (oraindik indarrean dagoena) ordezkatuko luke, baina eztabaidak bere horretan jarraitzen du. Juntsek itzulketa zuzenketa bat erregistratu zuen eta, PPk eta Voxek bat eginez gero, proiektua blokeatuta gera liteke.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskal Hirigune Elkargoak larunbatean hautatuko du lehendakaria, eta gutxienez lau hautagai izango dira

09:00etan bilera hasi arteko epea duten arren, lau dira, momentuz, Elkargoa gidatzeko nahia adierazi dutenak: Jean Rene Etchegaray, Baionako auzapeza eta Elkargoko lehendakaria orain arteko bi agintaldietan; Alain Iriart, Hiriburuko ezker abertzaleko auzapeza; Peio Etxeleku, Kanboko auzapez jeltzalea, eta Pascal Lesellier, Baionako eskuin muturreko hautetsia.

gabriel rufian irene montero Xavier Domenech
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Rufianek eta Monterok ezkerra batzea eskatu dute, Voxi aurre egiteko: "Bestela, banan-banan hilko gaituzte"

Gabriel Rufian ERCk Kongresuan duen bozeramaileak eta Irene Montero Podemoseko bigarrenak PSOEren ezkerretara dauden alderdien batasuna aldarrikatu dute, eta biek defendatu dute ezkerreko balizko fronte horien gidaritza euren alderdiek hartzea Estatuan eta Katalunian. "Betela, banan-banan hilko gaituzte", esan dute, Bartzelonan egin duten ekitaldia.   

(Foto de ARCHIVO)

El líder de EH Bildu en el Parlamento Vasco, Pello Otxandiano, interviene durante el debate de los Presupuestos de 2026, en el Parlamento vasco, a 23 de diciembre de 2025, en Vitoria-Gasteiz, Álava, País Vasco (España). El Parlamento vasco acoge hoy el pleno para la aprobación definitiva de los Presupuestos vascos para 2026, que, dada la mayoría absoluta del Gobierno vasco, saldrán adelante con el apoyo únicamente de los socios del Ejecutivo (PNV y PSE-EE). El proyecto de Presupuestos fue aprobado el pasado 28 de octubre en consejo de Gobierno y se elevaba a 16.378 millones de euros, un 4,1% más que en 2025.



Iñaki Berasaluce / Europa Press

23/12/2025
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandianok "haren kapital politikoa jartzeko" eskatu dio Pradalesi, "estatus politiko berriaren eztabaida erdigunean kokatzeko"

EH Bilduren Legebiltzarreko bozeramaileak gehiengo kualifikatuak eta giro politiko "nahiko aldekoa" direla aprobetxatzearen alde egin du, "herri akordioak, akordio nazionalak eta estatu ikuspegia duten itunak lortzeko" EAEn, bere ustez, eta egungo testuinguru historikoan, hori baita "herri honen interesak babesteko alternatiba zentzuzko bakarra".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X