Oroimenerako eta erreparaziorako eguna Gernikan
1937ko bonbardaketaren biktimak oroitzeko ekitaldi solemnea hartuko du gaur Gernikak. Ekitaldi horretan, lehen aldiz, Alemaniako presidente bat izango da. Frank-Walter Steinmeierrek alemaniarrek Gernikan egindako "krimen larriak" aitortu ditu egunotan eta biktimei omenaldia egingo die gaur, Felipe VI.a Espainiako erregea eta Pradales lehendakaria alboan dituela.
Frank-Walter Steinmeier Alemaniako presidentea Gernikan izango da gaur, 1937an Francisco Franco Espainiako diktadorearen aliatuak ziren Kondor Legio alemaniar naziak eta Italiako Abiazio Legionarioak egindako bonbardaketaren biktimei omenaldia egiteko.
Steinmeier eta Elke Büdenbender Alemaniako lehen dama goizean iritsiko dira Forondara, eta Imanol Pradales lehendakariak harrera egingo die Ajuria Enea jauregian. Handik Gernikara joango dira, eta han Felipe VI.a Espainiako erregearekin elkartuko dira.
Gernikan, Alemania, Espainia eta Euskadiko ordezkariekin egingo diren ekitaldiak 11:45etik aurrera hasiko dira, bonbardaketaren biktimei Zalloko hilerrian egingo zaien omenaldiarekin. Lore-eskaintza eta minutuko isilunea izango dira, besteak beste, ekitaldi solemne horren muina.
Handik, agintariak Gernikako Bakearen Museora joatea aurreikusten da. Museo hori bonbardaketaren, Gerra Zibilaren eta gerraostearen memoriari buruzko eduki eta dokumentazio ugariren gordailu da.
Gainera, Alemaniako estatuburua bonbardaketatik bizirik atera ziren 95 urteko bi emakumerekin ere elkartuko da: Crucita Etxabe eta Mari Carmen Agirre, eta arratsaldean Bilboko Guggenheim Museoa bisitatuko du.
Lehendakariarekin eta Eusko Jaurlaritzako kargu instituzionalekin batera, Espainiako Gobernuko ordezkari gisa parte hartuko dute Marisol Garmendia Gobernuak Euskadin duen ordezkariak eta Fernando Mariano Sampedro EBko Estatu idazkaria.
Euskal alderdi nagusietako ordezkariak ere bertan izango dira, besteak beste, Aitor Esteban EAJko presidentea eta PSE-EEko, Alderdi Popularreko eta Sumarreko buruak —Eneko Andueza, Javier de Andres eta Alba Garcia, hurrenez hurren—.
EH Bilduk iragarri duenez, “norabide oneko urratsa” den heinean Alemaniako presidentearen “keinua ospatzen” badu ere, ez da hitzordura joango, bere ustez “bereziki mingarria delako Felipe Borboikoaren presentzia”. Alderdiak ohar batean azaldu duenez, "Gernika bonbardatu zutenek erregimen frankista eraikitzen lagundu zuten, eta horrek, aldi berean, Felipe VI.a erregea oinordeko duen monarkia borboiarra berrezarri zuen". "Felipe VI.a erregeak Gernikako herriari barkamena eskatzeko aukera du. Hori ez egitea Francok berrezarritako Estatu baten buru gisa dituen erantzukizunei ihes egiten jarraitzea litzateke", adierazi dute.
Garrantzia historikoko bisita
Ez da lehen aldia Alemaniak Gernikan egindako kaltea aitortzen duena, 1997an Roman Herzog presidente germaniarrak barkamena eskatu baitzuen gutun bidez Gernikako bonbardaketagatik, eta hainbat ekimen babestu zituen; besteak beste, Gernikan kiroldegi baten eraikuntza ordaindu zuen Alemaniak eta Pforzheim hiriaren eta Gernikaren arteko senidetzea bultzatu zuen, baita kalte-ordain moral izaerako beste hainbat jarduera ere.
Hori horrela izanik ere, Steinmeier presidentearen bisita garrantzi historiko eta sinboliko handiko gertaera bat da, izan ere, lehen aldia da Alemaniako estatuburu batek Gernika bisitatuko duena, bere herrikideek egindako krimenak gogoratzeko, aitortzeko eta erreparatzeko borondate argiarekin egin ere.
Atzo, Espainiako errege-erreginek Errege Jauregian eskaini zuten gala-afarian, Steinmeierrek aitortu zuen alemaniarrek “krimen larriak” egin zituztela Gernikan, “eta izugarrikeriak eta doluak bizirik dirauela gaur egun oraindik euskal familia askotan”.
Alemaniarrei zuzenduta, gertatutakoa ez ahazteko eskatu zien: “Hilketa hau alemaniarrek egin zuten. Gernikak bakea, askatasuna eta giza eskubideak defendatzeko beharra gogorarazteko balio du. Oroimen honetan neurria eman nahi dugu, orain eta etorkizunean”, azpimarratu zuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin
Elkarlanean aritzeko gogoz agertu da Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko presidente berria: oreka bilatu nahi du kostaldeko eta barnealdeko guneen artean. Iriartek kudeaketa berria aldarrikatu nahi du, eskumen gehiago eta aurrekontu handiagoarekin. Horrez gain, euskara sustatu nahi du, bat-bateko itzulpena bermatuz Euskal Hirigune Elkargoaren bileretan.
II. Errepublikaren 95. urteurrenaren kariaz, ekitaldia egin dute Ezker Anitza-IUk eta PCE-EPKk Eibarren
Ekitaldian, "indarrak batzeko beharra" aldarrikatu dute, "erabateko demokrazia" eta "bakearen aldeko jarrera" bermatuko duen Errepublika lortzeko bidean. Era berean, ohartarazi dute faxismoaren oinordekoen asmoak ez direla aldatu, garai bateko asmo berberak dituztelako.
Saibigaingo guduan desagertutako gudari eta milizianoak omendu dituzte
Saibigain mendian, Gerra Zibilean desagertu ziren euskal gudari eta milizianoak omendu dituzte. Lore eskaintza egin diete mendi puntan dagoen monolitoan. Bertan bildutakoek gertakari horiek inoiz ez ahazteko eskatu dute.
Ansolak uste du EAJk zeregin nabarmena beteko duela Euskal Hirigune Elkargoan
Iñigo Ansola BBBko presidenteak nabarmendu du Peio Etxeleku jeltzaleen ordezkariak aldaketaren alde egin duela Euskal Hirigune Elkargoan, Hegoaldearekiko harremana sendotzeko asmoarekin. Ildo horretatik, jeltzaleen babesa Ipar Euskal Herriko logikan ulertu behar dela berretsi du.
Espetxe eskumenak eskuratu zituenetik Eusko Jaurlaritzak "indarrean dagoen legedia bete" duela esan du Zupiriak
Bingen Zupiria Segurtasun sailburuak azpimarratu duenez, Eusko Jaurlaritzak "legea bete du" espetxe eskumenak bere gain hartu zituenetik, eta, nolanahi ere, Justizia da "azken hitza izango duena". Horrez gain, azken egunotan agertutako pintaketak gaitzetsi ditu.
EAJk salatu du pintaketak agertu direla Mendaroko batzokian
Pintura beltza baliatuz, besteak beste, "EAJ español. Faxistak kanpora!" idatzi dute pintaketa horietan, baita igitaiaren eta mailuaren irudia egin ere.
Omenaldia egin diete Gerra Zibilean hildako Iruñeko zinegotzi eta udal langileei
Gerra Zibilean fusilatu zituzten Iruñeko udal beharginei omenaldia egin diete gaur haien senitartekoek Nafarroako hiriburuan, eta gertatu zenari buruz kontatutakoa "gezurra" dela esan dute ekitaldian. "Ez da egia gerran denok galdu genuela, irabazleak egon baitziren. Horregatik, egia, justizia eta ordaina aldarrikatzen jarraituko dugu", azpimarratu dute.
Alain Iriart hautatu dute Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari
Hiriburuko (Lapurdi) ezker abertzaleko auzapeza bederatzi urtez lehendakari izan den Jean-Rene Etchegarayri gailendu zaio. Bigarren bozketan lortu du Iriartek Lehendakaritza, aurrenekoan ezein hautagaik ez baitu gehiengo osorik lortu. Iriartek alkate izateari utziko diola iragarri du, Elkargoan buru-belarri aritzeko.
Jean-Rene Etchegaray eta Alain Iriart, Euskal Hirigune Elkargoko lehendakari izateko borrokan
Bi hautagaiek bildu dituzte boto gehien lehen bozketan: Etchegarayk 99 eta Iriartek 80. Etxeleku jeltzalea eta Lesellier eskuin muturreko hautagaia ez dira bigarren bozketara aurkeztu, eta lehenengoak iragarri du Iriarten alde egingo duela.
Frantziako Fiskaltzak bete beharrekoa ez den bost urteko zigorra eskatu du Josu Urrutikoetxearentzat
Frantziako estatutik behin betiko kanporatzeko ere eskatu du fiskalak; defentsak, berriz, ez kanporatzeko deia egin du. Auzia epaiaren zain geratu da. Uztailaren 2an emango dute jakitera.