PINTAKETAK

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Donostiako Altza auzoan Denis Itxasoren aurkako pintaketak agertu izana gaitzetsi du PSE-EEk

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuari "mafioso" deitu diote, eta "Auditz Akular ez ukitu" ere idatzi dute, Itxasok eremu horretarako aurkeztutako proiektu bati erreferentzia eginez.

pintadas contra Denis Itxaso en Altza, Donostia

Itxaso sailburuaren aurkako pintaketak Donostian. Argazkia: Europa Press

PSE-EEk gaitzetsi egin du Donostiako Altza auzoko sozialisten egoitzan Denis Itxaso Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza sailburuaren aurkako pintaketak agertu izana. "Denis Itxaso mafioso" eta "Auditz Akular ez ikutu" idatzi dute bertan. 

Auditz Akular inguruan Itxasok 3.000 etxebizitza eraikitzeko proposamena egin zuen duela hilabete batzuk, hainbat ekipamendu berri eta poligono bat egiteaz gain.

Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako sozialisten idazkari nagusiak ohar baten bidez adierazi duenez, horrelako erasoek "erakundeen lana oztopatu" nahi dute, eta "onartezina" da "horrelako ekintzak nozitu behar izatea", bere alderdiak "herritarren kezka nagusietako bati irtenbidea emateko etxebizitza politikak bultzatzen dituenean". 

Horren hitzetan, "onartezina" da "alderdi demokratiko bat eta egunez egun etxebizitza duina lortzeko erronkari aurre egiteko modu eredugarrian lan egiten duen sailburu bat beldurtzea".

"Badira etengabe gatazketan egon nahiko luketenak, baina, bide horretan ez gaituzte aurkituko, lan politikoa konponbideak lortzera bideratu behar baita, ez tentsioak areagotzera", adierazi du.

Gipuzkoako sozialisten buruak iritzian, beharrezkoa da "Denis Itxaso sailburu sozialista egiten ari den lan bikaina nabarmentzea, benetako konponbideak proposatuz anbizio handiko etxebizitza-agenda baten buru baita".

Gipuzkoako Alderdi Popularrak ere "irmo" gaitzetsi ditu Denis Itxaso Etxebizitza sailburuaren aurkako pintaketak, "demokrazian ez dutelako lekurik".

Zure interesekoa izan daiteke

El Parlamento Vasco conmemora el 50 aniversario de la proclamación de la República Árabe Saharaui Democrática
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren aldarrikapenaren 50. urteurrena ospatu du Eusko Legebiltzarrak

Eusko Legebiltzarreko ordezkaritza zabala izan da ekitaldian, eta, besteak beste, Fatma Mehdi Hassam Kooperazioko ministro sahararra, Fueila Mohamed Aali parlamentari sahararra eta Mojtar Fade Fronte Polisarioak Euskadin duen ordezkaria ere izan dira bertan. Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidenteak Euskal Herria eta saharar herria lotzen dituzten "adiskidetasun eta elkartasun lotura sakon eta zintzoak" azpimarratu ditu bere hitzaldian.

Mertxe Aizpurua EH Bildu Euskadi Irratia
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Kongresuak babes sozialerako dekretua errefusatu ostean, "estrategia politikoak" nagusitu direla esan du Aizpuruak

Mertxe Aizpurua EH Bilduk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak Euskadi Irratian esandakoaren arabera, Pedro Sanchez buru duen koalizio gobernuak ahaleginak egin ditu ezkutu sozialeko neurriak aurrera ateratzeko, eta, beraz, ez du ontzat jo Juntsek babeste aldea jarritako baldintza: etxegabetzeen luzamendua dekretutik ateratzea. Gezurretan aritzea egotzi dio Juntsi, eta ezkutu sozialak neurri guztiak jaso behar dituela nabarmendu du. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X